Skip to main content

ASOCEX

2005/01 Nafarroaren Madrilgo Ordezkaritzaren gastuak (2001-2004 urteak)

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak Nafarroako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritzari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostena Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak eskatu zuen, Eusko Alkartasuna taldearen eskaria onartu ondoren.

Txostenak gogoratzen duenez, Nafarroako Gobernuaren Madrilgo ordezkaritza 2001eko urtarrilean sortu zen, Ekonomia kontseilariak bultzatuta. Ordezkaritzaren xedeak, funtsean, Nafarroako erakundeen eta egoitza Madrilen duten erakundeen arteko harremanak sendotzea da. Ordezkaritza sortu zuen aginduak dioenez, Nafarroarekin zer ikusia duten administrazio espedienteen jarraipena egin behar du, batez ere finantza eta ekonomia gaiei loturikoenak. Ordezkaritza sortu zuen aginduak berak Ricardo de León izendatu zuen Nafarroako Gobernuaren Madrilgo ordezkari. Bi urte geroago, Ekonomia Departamentuak zuzendari nagusi bihurtu zen, Ekonomia Kontseilaritzan Madrilgo Orezkaritzaren Zuzendaritza Nagusia sortu ondoren.

Txostenak emaniko datuen arabera, Madrigo Ordezkaritzak 1,6 milioi gastatu ditu 2001eko urtarriletik 2004ko apirilera. Diruta horretatik, 1,2 milioi egoitzaren erosketan eta bertan eginiko obretan gastatu dira.

Langileriari dagokionez, 300.000 euro gastatu dira. Diru sailak ordezkariaren eta haren laguntzailearen soldatak jasotzen ditu. Gastaturiko dirutza Gobernuak zuzendari nagusi eta gabineteko laguntzaileentzat onarturiko soldatekin bat dator.

Madrilgo Ordezkaritzaren ohiko gastuak 75.000 eurokoak dira. Gastuetan handienak ordezkariaren bidaia-gastuak dira. Atzerrira eginiko bidaiei dagokienez, Gobernuaren Madrilgo ordezkaria Irak, Santo Domingo, Washington eta Moscura joan da azken urteotan.

Comptos Ganberak azterturiko ohiko gastuak ongi justifikaturik daude, faktura edo agirien bitartez.