Skip to main content

ASOCEX

2008/14 Noain-Elortzibarreko Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/14 Noain-Elortzibarreko Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Noain-Elortzibarreko Udalari buruzko 2006ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak emaniko datuen arabera, gastuak 9 milioikoak izan ziren eta diru sarrerak, berriz, 8 milioi eta erdi. Kirol, Kultura eta Musika patronatuen datuak ez daude sarturik aipaturiko zenbatekoetan.

Txostenak udalaren kontu orokorra, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu.

Udalak gastaturiko 9 milioitik 3,7 inbertsioetara bideratu ziren, bi langilerian gastatu ziren eta beste bi ondasun eta zerbitzu arruntetan. Diru sarreretan kapital transferentziek 2,8 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 2,7 eta ohiko transferentziek 1,3 milioi.

Udalaren kontu orokorra aztertuta, txostenak hiru salbuespen edo akats aipatzen ditu: ondasun zerrenda gaurkotu gabe dago, Udalak ez ditu patronatuen kontuak udalen kontuetan biltzen eta, azkenik, errekurtso bat dago jarrita Udalak lur-sailen gainbalioagatik kobratutakoaren kontra. Zenbatekoa milioi erdi eurokoa da eta Garraio Hiriari dagokio. Dirutza horretatik zenbat berreskuratuko den jakiterik ez dago.

Txostenak dioenez, Udalaren ekonomia jarduera indarrean dagoen legedia errespetatuz egiten da.

Finantza egoerari dagokionez, 2006an gastuek gora egin zuten eta diru sarrerak, ordea, gutxitu egin ziren. Urte amaieran 400.000 euroko defizita izan zen.

2006ko amaieran 1,3 milioikoa zen epe luzerako zorra, Udalak har lezakeen zor mailatik urrun. Dena den, kontuan hartzekoa da hirigintzako sarrerak gutxitu eginen direla datozen urteotan.

Comptos Ganberak hiru gomendio ematen dizkio udalari: udal arloen arteko koordinazioa hobetu dezala; Kirol eta Kultura patronatuak udal zerbitzu bihar ditzala; eta, azkenik, patronatuen kontuak ere udalaren kontuetan sar ditzala.