Skip to main content

ASOCEX

2001/01 Noiango Udala (1999)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2001/01 Noiango Udala (1999) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Noiango Udalari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak lau gai nagusi aztertzen ditu: aurrekontuaren betetzea, ondare-egoeraren isla, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera.

Noiango Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Julian Gayarre Musika Eskola, Etxe Zaharra Kultur Patronatoa eta Kirol Patronatoa.

1999ko ekitaldian Udalak 400 milioiko dirutza gastatu zuen eta erakunde autonomoek 100. Sarrerak gastuak baino handiagoak izan ziren Udalak eta erakunde autonomoek 558 milioi bildu baitzituzten.

Txostenak dioenez aurrekontu-kitapenak ongi islatzen ditu urteko gastu eta dirusarrerak. Egoera-balantzeak ere Udalaren ondare egoera egoki islatzen du, baina badira txostenean aipatzen diren akats batzuk.

Legezkotasunean ere Kontuen Ganbarak ez du arazo larririk ikusi, Udalaren jarduera ekonomikoa indarrean dagoen legedia errespetatuz egiten baita. Nolanahi ere, kontratazio arloan badira arau-hauste batzuk eta horiek txostenean zehazten dira.

Udalaren finantza-egoerari dagokionez, Kontuen Ganbarak positibotzat jotzen du. Izan ere, urte amaieran Noaingo Udalak 147 milioiko dirutza zuen diruzaintzan eta ez zuen epe luzerako zorrik. Datu horiek kontuan hartuz, egoera oso ona dela esan daiteke.

Txostena laburbilduz honakoa erran daiteke: Noiango Udalak egoki kudeatzen du aurrekontua eta Udalaren finantza-egoera ona da. Kontrola eta aurrekontu kudeaketa hobetu daitezke Kontuen Ganbarak txostenean eskaintzen dituen gomendioak indarrean jarriz gero. Langileriaren kudekaeta, erosketak, inbertsioak eta zordunen kudekaeta dira, batez ere, hobetu daitezkeen arloak.

Azkenik, Kontuen Ganbarak Noiango Udaletxearen egoera oso txarra dela azpimarratzen du. Txostenak dioenez, gaur egungo udaletxea ez da batere egokia, ez langileendako eta ezta udaletxera joaten diren bizilagunei behar bezalako atentzioa eskaintzeko ere.