Skip to main content

ASOCEX

2012/15 Ribaforadako Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/15 Ribaforadako Udala (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Ribaforadako Udalaren fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostena Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen, Nafarroa Bai talde parlamentarioaren eskariaren ondorioz. Fiskalizazioak 2010eko kontu orokorra, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu.

Txostenak dioenez, Ribaforadako Udalak lau milioi gastatu eta zenbateko berdintsua bildu zuen. Udalaren kontuak ez ezik, udal bi erakundeenak ere sarturik daude diru-sarrera eta gastuotan: Musika Eskola eta Kirol Patronatua.

Gastuen diru-sail nagusia inbertsioak dira, %39 egiten baitute. Ondoren ohiko gastuak daude (%34) eta langileria (%20). Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek %54 egin zuten, zerga bidezkoek %35 eta zor-bidezkoak %8.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak akats eta huts asko ditu, gehienak egoera-balantzeari lotuak.

Udalaren jarduera ekonomikoa legediaren arabera egiten bada ere, bada salbuespen bat: aurrekontuan aipaturiko akatsak.

Txostenak 2007-2010 epeko bilakaera ere aztertu du. Horren arabera, diru-sarrerak gutxitu diren bitartean, gastuak handitu egin dira: 2007ko sarrerak 4,6 milioi izan ziren. 2010ean, berriz, 3,7ra jaitsi ziren. Gastuen bilakaera honakoak izan zen: 3,2 milioitik 3,8 milioira, baina 5 milioitik gorakoak izan ziren 2008an eta 2009an. Kontuan hartzekoa da urte horietan bi inbertsio handi egin zirela: Kultur Etxea eta eguneko zentroa.

Lau urteotan zorra nabarmen handitu zen, hiru milioira helduz. Ohiko gastuen %75tik gorakoa izanik, Udalak ezin du zor gehiagorik hartu.

Laburbilduz: finantza-egoera ikusita, Udalak diru-sarrerak handitzeko ahalegina egin behar du ohiko gastuak murrizten saiatu eta inbertsioei dagokienez, behar-beharrezkoetara mugatu beharra dauka.