Skip to main content

ASOCEX

2010/26 San Adriango kiroldegiari buruzko txostena

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/26 San Adriango kiroldegiari buruzko txostena ()

Nafarroako Comptos Ganberak San Adriango kiroldegiari buruzko txostena kaleratu du. Lana udalak berak eskatu zuen.

Txostenak dioenez, San Adrinago Udalak kiroldegia berria egiteko erabakia hartu zuen duela 10 urte, udako igerilukuaren osasungarritasun-arazoak zirela-medio. Hasierako helburua zen udako igerilekua eta eraikina egitea, eta horretarako lur-sail baten desjabetzapena ere onartu zen.

Bost urte geroago, ordea, udalak hirigintza planaren beste aldaketa egin eta hasierako kokalekua bertan behera uztea erabaki zuen. Udan zein neguan erabiltzeko igerilekuaz gain, kirol pistak eta aldagelak ere aurreikusi ziren. 2006ko apirilean onarturiko proiektuak 4,4 milioiko aurrekontua finkatu zuen.

2005eko irailean osoko bilkurak obren esleipena onartu zuen. 3,6 milioiko prezioa onartu zen, eta obrak igiteko epea 9 hilabetekoa zela hitzartu zen. Azkenean ordaindurikoa, ordea, 5,3 milioi izan zen. Proiektuan gastatutako guztia kontuan hartuz (proiektua, obrak, ekipamenduak) obra lanen kostua 6,4 milioikoa izan da. Hasierako kokapenaren desjabetzeak ere kontuan hartuz, 7,6 milioiko gastua egin da.

Udalak diru-laguntza eta ondasunen salmenten bitartez ordaindu nahi zituen obrak. Gastua handitu eta ondarearen salmentak uste baino gutxiago eman duenez, zorra hartu behar izan du. Horren ondorioz, Udalaren finantza-egoera larria da.

Txostenak dioenez, kontratazio legedia behin eta berriz urratu da, bai proiektua egiteko eta obrak zuzentzeko laguntza-kontratuan eta baita obretan ere. Laguntza kontratuotan irregulartasunak daude kontratazio-mahaiaren osaketan eta enpresak aurkezturiko fakturetan, espedientean ez dauden lanak jasotzen baititu.

Obrei dagokienez, adjudikazioa egin zenetik bi urtera beste prezio bat hitzartu zen, baina horri buruzko azalpenik ez dago, eta prezioen-berrikuspena zergatik egin zen ere ez da azaltzen. Enpresari ez zitzaion erantzukizunik eskatu obren atzerapenagatik.

Laburbilduz: historia luzeko obra da hau, planifikaziorik gabe egina. Proiektua ez zen egokia, obrak egin ahala moldatu egiten baitzen. Udalak ez du obraren kudeaketa behar bezala egin, kontrol falta nabarmena izan baita. Udaleko kontu-hartzailetza eta idazkaritzan behin behineko langileak aritu dira lanean, eta horrek ere egoera larriagotu egin du. Horren guztiaren ondorioa da obraren garestitu egin dela, Udalak arazo handiak dituela kostuari aurre egiteko, eta ezertarako balio ez duten proiektu eta lur-sailetan ere dirua gastatu dela. Azkenik, Comptos Ganberaren aburuz obren dimentsioa ez dator bat San Adriango biztanleriak dituen beharrekin.