Skip to main content

ASOCEX

2017/26 San Adriango Udala (2016)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2017/26 San Adriango Udala (2016) ()
Kontuen Ganberak San Adriango Udalaren iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenen aztergaiak honakoak dira: 2016ko kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

San Adriango Udalak iaz 4,7 milioi gastatu zituen, eta 5 milioi bildu. Bi erakunde autonomo ditu: Musika Eskola eta San Adrian Irratia. Nolanahi ere, irratiak ez du gasturik, ez diru-sarrerarik. Horregatik, Kontuen Ganberak erakunde autonomoa desegiteko aholkua ematen du.

Udalaren gastu nagusia langileria da: 2,1 milioi; ondasun eta zerbitzu arruntetan 1,5 milioi gastatu zuen, eta inbertsioetan 400.000 euro. Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 2,2 milioi egin zuten, eta 2 milioi zuzeneko zergek. Udal tasen bidez 600.000 euro bildu ziren.

Udalaren kontuek egoki islatzen dituzte ondare egoera, aurrekontu kitapena eta udalaren finantza egoera. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, 1995etik gaurkotu gabe baitago.

San Adriango Udalaren finantza jarduera legearen araberakoa da, nahiz eta horretan ere salbuespen izan. Langileriari dagokionez, bi akats aipatzen dira: langileek festetan jasotzen duten ordain-saria, arautegitik kanpokoa; kontraturik gabeko hornikuntza eta laguntza zerbitzu batzuk ere egin direla aipatzen da.

Udalaren finantza egoera ona da, eta nabarmen hobetu da azken urteotan. Diruzaintzako gerakina 1,2 milioikoa da, eta urteko aurrezki garbia milioi bat. Udalaren zorra 4 milioikoa da. Txostenak dioenez, Udalak ahalegin handia egin du gastuak murrizteko, aurrekontua orekatzeko. Horren fruitua da txostenak islatzen duen egoera ona.

Azkenik, Kontuen Ganberak herriko polikiroldegia egiteko desjabetu ziren lur-sailen kostua aipatzen du. Desjabetze prozesua 2002an egin zen, baina handik hiru urtera polikiroldegia beste leku batean egitea erabaki zen. Desjabetzearen kostua 1,3 milioikoa izan da. Momentuz, Udalak ez daki zer eginen duen desjabeturiko lur-sailekin.