Skip to main content

ASOCEX

2012/28 Sozietate zergaren kudeaketaz (2008-2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/28 Sozietate zergaren kudeaketaz (2008-2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak sozietate zergaren kudeaketari buruzko txostena kaleratru du. Txostenak 2008tik 2010era arteko epea aztertu du, aitorpen-kopuruaren bilakaera, kuotak eta kenketak kontuan hartuz.

Krisi ekonomikoaren eragina nabarmena izan da sozietate zergaren bilakaeran. Izan ere, 2008an 352 milioi bildu ziren bitartean, 2010ean 212 milioira jaitsi zen. Onura fiskalei dagokienez, 2007an izan zuten goreneko maila (188 milioi) eta geroztik behera egiten hasi ziren. 2010ean 103 milioikoa izan ziren.

Kontuen Ganberak emaniko datuen arabera, sozietate zergaren 18.000 aitorpen jasotzen dira urtero. Herenak dira positiboak, alegia, kuota ordaintzen dutenak. Hitzarmen ekonomikoari jarraituz, aitorpenak hiru arautegiren araberakoak izan daitezke: Nafarroakoa, Euskal Erkidego Autonomokoa eta Estatukoa. Kontuen Ganberak Nafarroako arautegiaren arabera aurkeztutakoez egin du azterketa.

Enpresek ordaindu beharreko bataz besteko portzentajea %27 bada ere, benetakoa %15 da, kenketen ondorioz. Aipatzekoa da enpresa taldeek pagatzen duten portzentajea askoz txikiagoa dela banakako enpresena baino.

Nafarroako arautegiaren arabera ordaintzen duten enpresek 955 milioiko aitorpena egin zuten 2008tik 2010era. Kenketak 350 milioi izan ziren eta ordaindurikoa, beraz, 605 milioi. Kenketa nagusiak ordainketa bikoitza, inbertsioa, ikerketa eta garapena eta enplegu sortzeari dagozkie. Aipagarria da enpresen %1ak kuota osoaren %73 ordaintzen duela.

Nafarroako arautegiaren arabera pagatzen duten taldeei dagokienez, aitorpena 144 milioikoa da, kenketak 108 milioi eta ordaindurikoa, beraz, 36 milioi. Kenketa nagusiak nazioarteko ordainketa bikoitza eta arautegi bereziengatiko kenketa dira.

Txostenak zergaren kudeaketa hobetzeko neurri batzuk proposatzen ditu. Horien artean, aitorpenen azterketa bultzatzea eta onura fiskalak helburu eta adierazle zehatz batzuei lotzea, horien eraginkortasuna aztertu ahal izateko. Enpresa eta enpresa taldeen onura fiskalen arteko aldea ikusita, txostenak hausnarketa eskatzen du, horrekin politika ekonomikoaren helburuak betetzen diren argitzeko.