Skip to main content

ASOCEX

2010/06 Tafallako Udala (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/06 Tafallako Udala (2008) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Tafallako Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.
Txostenak dioenez, Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek (Musika Eskola, Kultura eta Kirol Patronatuak) 17,3 milioi gastatu zituzten, eta 18,6 jaso.
Gastuetan langileriarena da handiena: 6,3 milioi. Inbertsioetan 5 milioi gastatu ziren eta ohiko zerbitzu eta ondasunetan, berriz, 2,8 milioi. Dirusarrerei dagokienez, kapital eta ohiko transferentzien bidez 9 milioi lortu ziren, udal ondasunen salmentatik 4 milioi eta beste 2,8 milioi zuzeneko zergen bidez .
Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena eta ondare egoera, baina bi salbuespenaipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta pentsio siztema propioak sortuko dituen gastuak zenbatu ez izana.
Legezkotasunari dagokionez, iritzia aldekoa da, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.
Udalarenegoera ekonomikoak hobere egin du, aurrezki garbia lortzean zorra ere gutxitu egin delako. Izane re, gastuak %29 handitu baziren ere, dirusarreren hazkunde oso nabarmena izan zen: %56. Dena den, diruzaintzako gerakina negatiboa da, eta oraingo egoera ekonomikoa kontuan hartuz, Udalak kontrol sistema indartzen eta gastuetan zuhur jokatzen segitu behar du.
Tafallako udalaren zorra 6,5 milioikoa da. Ciudad Deportiva kirol elkartearena, berriz, 30.000 eurokoa besterik ez da, udalak 1,7 milioiko dirutzako laguntza eman ziolako.
Txostenak gomendio batzuk martxan jartzeko eskatzen dio udalari: aurrekontua garaiz onartzea, ondasun zerrenda gaurkotzea eta hirigintza planeamendua legeak agindutakora egokitzea.