Skip to main content

ASOCEX

2000/21 Tuterako Udala (1999)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2000/21 Tuterako Udala (1999) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Tuterako Udalari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu du. Tutera Nafarroako bigarren hiri nagusia da. Iazko abenduaren amaierako datuen arabera 27.778 bizilagun ditu. Udalak eta gainerako udal erakundeek 332 langile dituzte eta iaz 3.600 milioiko aurrekontua izan zuten.

Kontuen Ganbararen txostenak aurrekontu-kitapena, ondare-egoera, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera aztertu ditu. Halaber, aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena ere egin da.

Aurrekontu-kitapenari dagokionez, txostenak dio egoki islatzen dituela urteko dirusarrera eta gastuak, kobratzeke dauden eskubideak eta pagatu gabekoak eta baita 1999ko abenduaren 31ko diruzaintzako gerakina ere.

Egoera-balantzeak ere ongi islatzen du ondare egoera, baina badira salbuespen batzuk: ondasun-zerrenda gaurkotu gabe dago eta udal funtzionarioen pentsio-sistemak sorturiko betebeharrak ez daude zenbaturik.

Txostenaren beste atal batek legezkotasuna aztertzen du. Alde horretatik, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du kasurik gehienetan. Hala ere, txostenak inbertsioetako epeen jarraipena hobetu beharra azpimarratzen du.

Azken urteotako txostenetan udalaren kudeaketa hobetzeko Kontuen Ganbarak eskaini dituen gomendioen jarraipenari dagokionez, txostenak dio udal arduradunen jokamoldea positiboa izan dela. Nolanahi ere, oraindik badira hobetu beharreko gai batzuk. Horietako bat aurrekontu prozesua da. Izan ere, Kontuen Ganbararen ustetan prozesuak helburu garbiak eta helburu horiek neurtzekoak ere bildu behar lituzke. Horrek kudeaketaren eraginkortasuna zenbaterainokoa den aztertzeko aukera emanen luke.

Txostenak erakunde autonomoen kontrola hobetzeko beharra ere azpimarratzen du. Bestalde, Kontuen Ganbarak dioenez Udalak ekonomi arloko arduraduna izendatu behar luke arloa osatzen duten zerbitzu guztiak zuzentzeko. Horrela kontu-hartzailearen lana dagozkion zereginetara mugatuko litzateke: barne kontrola eta udal kontabilitatea.

Udalaren finantza-egoerari dagokionez, argi dago azken urteotan hobera egin duela. Iazko datuek ere horixe erakusten dute, zorra 2.821 milioitik 2.621 miloira jeitsi zelako. Udal kontuen egoera hiru arrazoirengatik hobetzen ari da: finantza bidegarritasun plana zorroz betetzen ari delako, zergen bitartez bilduriko dirutza gero eta handiagoa delako eta, azkenik, transferentziak ere handitu direlako.

Laburbilduz, Kontuen Ganbararen iritziz Udalak aurrekontua ongi kudeaketzen du baina kudeaketa hobertu daiteke aurrekontu sisteman helburuak eta neurgailuak sartuz. Inbertsioen gaineko kontrola ere hobetu behar da epeak bete daitezen eta txostena kontu-hartzailetza indartzearen aldekoa da, batez ere erakunde autonomoetan eta barne kontrolean.

Azkenik, azpimarratzekoa da azken urteotan Tuterako Udalaren finantza-egoerak hobera egin duela. Kontuen Ganbararen aburuz Udalak hori posible egin duen jokamoldeari eutsi behar dio.