Skip to main content

ASOCEX

2009/13 Tuterako Udala (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/13 Tuterako Udala (2007) ()
Nafarroako Comptos Ganberak Tuterako Udalaren 2007ko fiskalizazio txostena kaleratu du.

Txostenak emaniko datuen arabera, Udalaren eta haren erakunde autonomoen gastuak 44 milioikoak izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 52 milioi. Gastu nagusiak honakoak izan ziren: ondasun eta zerbitzu arruntak izan ziren (14 milioi), langileria (14 milioi) eta inbertsioak (21 milioi).

Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentzien bidez 12 milioi lortu zituen, eta beste horrenbeste zergen bitartez. Diru-sarrera nagusien artean dago, halaber, Nafarroako Gobernuak Kultur-Etxeko obra lanak finantzatzeko emaniko mailegua: 12 milioi.

Txostenak dioenez, urte amaierako superabita 3,6 milioikoa izan zen, eta epe luzerako zorra 25 milioikoa.
Tuterako Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena eta ondare eta ekonomia egoera. Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jarduerak indarrean dagoen legedia betetzen duelako.