Skip to main content

ASOCEX

2010/24 Tuterako Udala (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/24 Tuterako Udala (2009) ()

 Nafarroako Comptos Ganberak Tuterako Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera.

 Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Azken hau enpresa publika bihuru da aurten. Aipaturiko erakundeenak ere kontuan hartuz, gastuak 52 milioi eurokoak izan ziren eta dirusarrerak, berriz,  54 milioi.

 Gastu nagusiak langileria eta ondasun eta zerbitzuen erosketak izan ziren, 16na milioirekin. Inbertsioek 14,7 milioi egin zuten. Diru-sarrerei dagokienez, ohiko eta kapital transferentzien bidez 20 bat milioi loortu ziren, zuzeneko zergei esker 10 milioi eta tasa eta prezio publikoekin 8 milioi. Bestalde, 2009an hitzarturiko 11 milioiko mailegua ere agertzen da diru-sarrera nagusien artean.  

 Kontu orokorra azterturik, Comptos Ganberak dio gastu zein dirusarreren kitapena, ondare egoera eta eragikiten emaitzak ongi islatzen dituela. Dena den, datu horiek ikusita ez dago batere garbi Udala inbertsioek sorturiko gastuei aurre egiteko gai izanen ote den.

 Izan ere, Tuterako Udalaren finantza egoerak txarrera egin du nabarmen. Horren  isla dira, besteak beste, aurrekontu defizita, aurrezki eta diruzaintzako geraki negatiboak eta epe luzeko zorraren igoera, azken hau 34 milioiraino heldu baita. Txostenak dioenez, etorkizunean zor maila handitu eginen da, martxan dauden inbertsioak ordaindu behar direlako.

 Aipatzekoa da Tuterako Udalak datozxen bost urteotarako bidegarritasun plan bat onartu duela, finantza egoera hobetzen saiatzeko.

 Azkenik, kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk biltzen dira, horien artean aurrekontu-epeak bete daitezela eta inbertsioak aurreikusteko kalkuluak errealistagoak izan daitezela.