Skip to main content

ASOCEX

1999/20 Uharteko Udala (1998)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

1999/20 Uharteko Udala (1998) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Uharteko Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenean ematen diren datuak 1998ko ekitaldikoak dira. Kontuen Ganbarak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoeraren isla, legezkotasuna eta Udalaren egoera ekonomikoa.

Uhartek 2.800 biztanle ditu eta Udalaz gain bi udal erakunde autonomo daude: Musika Patronatoa eta Kirol Patronatoa. Horietaz gain, iazko azaroan Udalak hirigintza proiektuak bultzatzeko elkarte anominoa martxan jarri zuen.

Aurrekontu betetzeak jasotako datuen arabera, Uharteko Udalak iaz 423 milioi gastatu eta 526 bildu zituen. Gastu guztien ehuneko 53 funtzionamendu gastuak dira (ondasun eta zerbitzuen erosketak, langileria...), ehuneko 45 inbertsio proiektutara bideratu zen eta, azkenik, gainerako ehuneko 2a finantza gastuetarako erabili zen.

Dirusarrerei dagokienez, ehuneko 54 trasnferentziak dira, gehienak Nafarroako Gobernuak eginak. Zergen bidezko dirusarrerak ehuneko 29 dira eta ondare dirusarreren bidez ehuneko 17 lortu zuen.

Txostenak dioenez, aurrekontu betetzeak ongi islatzen du urtean eginiko jarduera ekonomikoa. Aipatzekoa da Uhartek iaz 103 milioiko aurrekontu emaitza positiboa izan zuela.

Ondare egoeraren islaz Kontuen Ganbarak ez du iritzirik eman udal ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoelako.

Kontuen Ganbarak eginiko lanak legezkotasuna ere aztertu du. Alde horretatik, konklusio nagusia hau da: udal jarduera ekonomikoa, oro har, indarrean dagoen legediaren arabera egiten da, baina kontratazion badira irregulartasun batzuk. Kontuen Ganbarak dioenez, Musika Udal Patronatoak eginiko langileen kontratazioetan ez dira betetzen erakunde publiko guztiek langileria kontratatzeko bete behar dituzten baldintzak.

Udalaren finantza-egoerari dagokionez, txostenak positibotzat jotzen du. Iritzi horren froga dira, besteak beste, 103 milioiko diruzaintzako gerakina, aurrezki garbiaren tasa handia eta 155 milioiko zorra. Izan ere, epe luzerako zor maila hori ez da kezkatzeko modukoa Udalak lortzen duen aurrezkiaz aurre egiten ahal zaiolako.

Uharteko Udalak ahalegin handia egin du azken urteotan biztanleriaren hazkundeak sorturiko beharrei egoki erantzuteko. Hala ere, Kontuen Ganbararen iritziz hazkundeak udal barneko antolaketan ere aldaketak eskatzen ditu eta horretan ez da aurreratu. Horregatik, Kontuen Ganbararen ustetan Uharteko Udalak arlo ekonomikoa eta Kontuhartzailetza beste modu batera antolatu behar lituzke.