Skip to main content

ASOCEX

2001/02 Yesako Udala (1999)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2001/02 Yesako Udala (1999) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Yesako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostenak 1999ko aurrekontu-betetzea, ondare-egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertu ditu.

Azterturiko ekitaldian Yesako Udalak 66 milioi bildu eta 51 gastatu zituen. Kontuen Ganbarak dioenez, 1999ko aurrekontu betetzeak ongi islatzen ditu urtean eginiko eragiketak. Ondare egoerari dagokionez, txostenak ezin izan du iritzirik eman, Udalak ez duelako ondare-kontabilitatea. Legezkotasunaz eginiko azterketaren konklusioa hauxe da: Udalak, oro har, jarduera ekonomikoa indarrean dagoen legedia errespetatuz egiten badu ere, badira salbuespen batzuk bi arlotan: aurrekontu- kontabilitatean eta kontratazioan.

Kontuen Ganbarak Udalaren finantza-egoera ere aztertu du. 1999ko ekitaldiaren amaieran Udalak 9 milioiko sueprabita izan zuen eta diruzaintzako gerakina ere: 5,4 milioi.

Laburbilduz, Kontuen Ganbarak uste du Yesako Udalak barne kontrola eta kontabilitate sistema hobetu behar dituela. Alde horretatik, kontu-sistemak udal jardueraren isla behar du izan, aurrekontu teknikak ere hobetu behar dira eta gastu eta inbertsioen jarraipenerako informazio prozesuak martxan jarri behar dira.