Skip to main content

ASOCEX

2007/26 Zintroniko Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/26 Zintroniko Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Zintronikoko Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan 2005eko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, Udalak 9,4 milioi euro gastatu zituen 2005eko ekitaldian. Gastu horiek udalarenak ezezik, udal bi erakundeenak ere biltzen dituzte: Ur Partzuergoa eta Asisko San Frantzisko Udal patronatuarenak. Gastu nagusiak honakoak dira: inbertsioak (hiru milioi), langileria (2,7 milioi) eta gastu eta zerbitzu arruntak ( bi milioi).

Dirusarrerei dagokienez, udalak 2,2 milioi lortu zituen tasa eta prezio publikoei esker, beste bi milioi transferentzien bidez eta 1,3 milioi zuzeneko zergen bitartez.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta baita 2005eko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere.

Egoera balantzeak ere ongi islatzen ditu Udalaren finantza eta ondare egoera. 2005eko ekitaldian udal ondasun zerrenda gaurkotu gabe bazegoen ere, arazoa konponduta dago iaz eguneratu baitzen.

Legezkotasunari dagokionez, Zintronikoko Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran. Dena den, kontratazio arloan badira betegabeko eskakizun batzuk.

Txostenak udal finantza egoeraz ere datuak eskainzen ditu, horien artean zor maila: udalren zorra 6,6 milioikoa zen 2005eko abenduan. Dirutza hori ur hornikuntza sareak eta industri poligonoen obrak sorturiko diruzaintzako gerakin negatiboei aurre egiteko erabili da.

Txostenak dioenez, diruzaintzako gerakin negatiboak ohikoak izan dira udal honetan eta horrek finantza gastuak handitu egn ditu. Dena den, zorra birfinantzatu zenez geroztik, egoera hobetu da.

Txostenak udal kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk eskaintzen dizkio udalari, horien artean kontratazio arauak zorrotz bete ditzala eta obren kontrola hobetu dezala. Halaber, Comptos Ganberaren ustez udalak barne kontrola zorroztu eta udal sailen arteko koordinazioa hobetu egin behar du.