Skip to main content

ASOCEX

2011/10 Zizur Nagusiko Udala (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/10 Zizur Nagusiko Udala (2009) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertu ditu.

Zizur Nagusiko Udalak 13.000tik gora biztanle ditu. Udalaz gain beste hiru udal erakunde daude: Musika Eskola, Kultur Patronatua eta Ardoi Kirol Patronatua.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Zizur Nagusiko Udalak 13,8 milioi euro gastatu eta 13,5 milioi bildu zituen.

Gastuetan garrantzitsuenak ohiko ondasunen erosketak dira: 5 milioi. Ondoren langileria eta inbertsioak datoz: 4,7 eta 3 milioi, hurrenez hurren.

Dirusarrerei dagokienez, zuzeneko zergek eta tasek 5,2 milioi eman zituzten, ohiko transferentziek 4,5 milioi eta kapital transferentziek 2,9 milioi.

Comptos Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Balantze egoera ere ondare egoeraren isla da. Hala ere, gai horretan salbuespen bat dago, ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoelako.

Legezkotasunaren azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legedia bete egiten delako.

Udalaren finantza egoerari dagokionez, Zizur Nagusiak ez du epe luzerako zorrik, ezta hura hartzeko ahalmenik ere. 2009ko amaieran 33 milioiko diruzaintzako gerakina zuen. Azken bost urteotako datuak azterturik, konklusioa oso argia da: biztanleko gastuak 585 eurotik 806 eurora igo diren bitartean, zergen bidezko diru-sarrerak gutxiago igo dira: 317 eurotik 400 eurora.

Azken urteotan Zizur Nagusiak bazuen zorra hartzeko ahalmena, hirigintzak emaniko etekinei esker. Gaur egun, ordea, ezin du zorpetzeko ahalmenik, baina oraindik hazten ari den herri izanik zerbitzuak handitu behar ditu. Horregatik, Comptos Ganberaren aburuz finantza-plan bat egin beharko luke, diru-sarrerak eta gastuak ez ezik, behar-beharrezkoak diren zerbitzuak eta lehentasunak finkatzeko.