Skip to main content

ASOCEX

2014/31 Zizur Nagusiko Udala (2013)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/31 Zizur Nagusiko Udala (2013) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren iazko fiskalizazio txostena argitaratu du. Bertan, honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Zizur Nagusikoa 14.100 biztanleko udalerria da. Udalaz gain beste hiru udal erakunde ditu: Musika Eskola, Kultur Patronatua eta Ardoi Kirol Patronatua. Guztira, 114 udal langile daude: 99 udalekoak eta 15 Musika Eskolakoak.

Zizur Nagusiko Udalak 113 milioi gastatu eta 300.000 euro gutxiago bildu zituen, erakunde autonomoen datuak ere kontuan harturik. Gastu nagusiak ondasun eta zerbitzu arruntak dira (5,6 milioi) eta langileria (4,6 milioi). Inbertsioetan milioi erdi bat besterik ez zen gastatu.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 4,3 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 3,6 milioi eta udal tasek 2,4 milioi.

Kontuen Ganberak dioenez, Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe dagoelako.

2012ko datuekin alderatuz, gastuak ehuneko bi murriztu ziren, eta diru-sarrerak ehuneko sei.

Kontuan hartzekoa da Zizur Nagusiak diru-sarrera oso handiak izan dituela hirigintzari esker. Hori, ordea, aldatu egin da duela bi urtetik. Horren ondorioz, Udalaren ohiko gastuak handiagoak dira diru-sarrerak baino. Nolanahi ere, udalaren finantza-egoera ona da, bi arrazoirengatik: bi milioi eta erdiko diruzaintzako gerakina duelako eta, bestetik, epe luzerako zorrik ez duelako.

Txostenak gomendio batzuk eskaintzen dizkio Udalari kudeaketa hobetzen segitzeko. Horien artean, udal ondasun zerrenda gaurkotu dezala eta patronatuak udal zerbitzu bihur ditzala.