Skip to main content

ASOCEX

2016/12 Zizur Nagusiko Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/12 Zizur Nagusiko Udala (2014) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren kontuak aztertzen dituen txostena argitaratu du. Bertan, honako gai hauek aztertzen dira: 2014ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Zizur Nagusikoa 14.250 biztanleko udalerria da. Udalaz gain beste hiru udal erakunde ditu: Musika Eskola, Kultur Patronatua eta Ardoi Kirol Patronatua. Guztira, 119 udal langile daude: 105 udalekoak eta gainerakoak Musika Eskolan ari direnak.

Zizur Nagusiko Udalak 12,4 milioi gastatu eta 10,7 bildu zuen, erakunde autonomoen datuak ere kontuan harturik. Gastu nagusiak ondasun eta zerbitzu arruntak dira (5,6 milioi) eta langileria (4,7 milioi). Inbertsioek 1,7 milioi egin zuten.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 4,4 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 3,8 milioi eta udal tasek 2,4 milioi.

Kontuen Ganberak dioenez, Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe dagoelako.

2013ko datuekin alderatuz, gastuak ehuneko 10 handitu ziren eta diru-sarrerak, berriz, ehuneko 3 jaitsi ziren.

2013tik udalak ez du hirigintza arloko dirurik jaso eta, beraz, ohiko gastuak diru-sarrerak baino handiagoak izan dira:70.000 euro 2013an eta 38.000 2014an. Dena den, kutxan bada dirutza handia: zeregin zehatz batzuei atxikitutako 23 milioi eta beste 2,1 nahieran gastatzeko moduan. Beraz, horri esker gastu eta diru-sarreren arteko desoreka konpondu da. Gainera, aipatzeko da Zizur Nagusiak ez duela epe luzeko zorrik.

Kontuen Ganberak ohiko gastuei eutsi eta diru-sarrerak handitzen saiatzeko eskatzen dio udalari. Horrez gain, langilerik ez duten Kultur eta Kirol Patronatuak udal zerbitzu bihurtzeko aukera aipatzen du. Azkenik, diru-laguntzen arautegia eskatzen da, eta arlo horri buruzko plan estrategikoa ere.