Skip to main content

ASOCEX

2014/32 2013ko Nafarroako Kontu Orokorrak

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/32 2013ko Nafarroako Kontu Orokorrak ()

Nafarroako Kontuen Ganberak iazko kontu orokorrei buruzko txostena plazaratu du. Bertan, ohi denez, nafar ogasunaren egoera aztertzen da, ikuspegi orokorra eskainiz. Txostenak Gobernuaren kontuak ez ezik, elkarte eta fundazio publikoenak, eta Parlamentuaren eta haren menpeko erakundeenak ere biltzen ditu.

Txostenak dioenez, Nafarroako Gobernuak iaz 3.700 milioi gastatu zituen, eta diru-sarrerak oso antzekoak izan ziren.

Gastuen ehuneko 85 Ogasunaren diru-sarrerekin finantzatu zen, ehuneko bi transferentzien bidez eta gainerakoa (ehuneko 13) zorra hartuz, maileguen bitartez.

Gastuen %42 ohiko transferentziak dira, %30 langileriari dagokio, ohiko ondasun eta zerbitzuetan %14 gastatu zuen, ehuneko 8 zorra ordaintzeko eta ehuneko 3 inbertsioetan. Aurreko urteko datuekin alderatuz, aipagarria da finantza zamaren igoera, ehuneko 3 igo baitzen.

Diru-sarrerei dagokienez, zergen bidezkoek %82 egin zuten, %13 zorpetzearen bidez lortu zen eta %2 transferentzien bitartez.

Gastuaren helburuari erreparatuz, osasuna da arlo nagusia (gastuen %24), Estatuari ordaindutakoa %16 da, irakaskuntzan %15 gastatu zen eta gizarte gaietan gastuen %10.

2012ko datuekin alderatuz, gastuak ehuneko 1,5 igo ziren. Biztanleko gastua oinarritzat harturik, zorrari aurre egiteko ordaindutakoa ehuneko 50 igo zen eta Estatuari pagaturikoa ehuneko 10. Gizarte eta osasun gastuak, ordea, gutxitu egin ziren, ehuneko 8 eta 5 hurrenez hurren.

Diru-sarrerak %3 handitu ziren, baina zergen bidezkoak jaitsi egin ziren pixka bat. Tasa eta prezio publikoen bidez bildurikoa ere jaitsi zen, %10 hain zuzen. Zorpetzearen bidezko diru-sarrerak %11 igo ziren, 463 milioiko maileguak hartu zirelako.

Zergen bidezko diru-sarrerekin ohiko gastua besterik ez zen finantzatu, 2012an gertatu zen bezala. Zor-maila handia izanik, horrek esan nahi du inbertsioak egiteko ahalmen oso eskasa dagoela.

Iazko aurrekontu emaitza (beti ere mailegua alde batera utzita) negatiboa da 218 miliotan. Dena den, 100 milioitan hobetu da aurreko urteko datuarekin alderatuz.

Nafarroako Gobernuak 2.487 milioiko zorra zuen iazko abenduan. Estatuan indarrean dagoen kontabilitate sistema kontuan hartuz, Pirinioetako autobidearen, Nafarroako Ubidearen eta enpresa eta fundazio publikoen zorra ere kontuan hartu beharko lirateke. Hori dena gehituz, zorra 3.133 milioikoa da, alegia, biztanleko 4.900 euro.

Zor-maila Barne Produktu Gordinaren %17,85 da, Estatuarekin hitzarturikoa baino puntu bat handiagoa. Finantziazio-beharrari loturiko helburua ere ez da bete, BPGren %1,5ean kokatu bazen ere, %1,7 izan baita. (Foru Ogasunak 311 milioi behar izan ditu gastuak finantzatzeko).

%3 gutxitu ziren 2011ko datuekin alderatuz. Zergen bidezkoak berdintsuak izan baziren ere, zuzenekoak %8 handitu ziren eta zeharkakoak, berriz, %8 jaitsi ziren. Tasa eta prezio publikoen bidez lorturikoa %19 gutxitu zen, eta ohiko transferentziak ere %24 gutxitu ziren.

Enpresa publikoak

Txostenak enpresa publikoen egoera ere aztertzen du. 17 dira, 850 milioiko ondare garbia dute eta 450 milioiko zorra. 1.040 langile zituzten iazkoa amaieran, 2012an baino 73 gutxiago.

Txostenak dioenez, CPEN enpresa taldeak neurri batzuk hartu dirua aurreztu eta zorra gutxitzeko.

Enpresa guztien datuak kontuan hartuz, sozietate publikoek 48 milioi galdu zuten. Galera handienak Sodenak (14 milioi) eta CPENek (12,7 milioi) izan zituzten. Bi enpresen galera enpresetan zuten parte-hartzearen balorazioari dagokio. Badira dirua galdu duten beste batzuk: Navarra Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio (9 milioi) eta Nasuvinsa (6 milioi). Etekin handiena Salinas de Navarra sozietateak lortu zuen: 1,3 milioi