Skip to main content

ASOCEX

1999/05 Artaxonako Udala (1997)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

1999/05 Artaxonako Udala (1997) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Artaxonako Udalaren fiskalizatze txostena kaleratu du. Udalak berak eskaturiko txostenak 1997ko aurrekontuaren kitapena, ondare egoeraren isla, legezkotasuna eta udalaren egoera ekonomikoa aztertzen ditu.

Txostenak dioenez, Artaxonako Udalak 1997an 167 milioi gastatu eta 193 bildu zituen. Hortaz, ekitaldia amaituta 26 milioiko superabita lortu zuen. Dena den, erresultak kontutan hartzen ez badira, 7 milioiko defizita izanen luke urte amaieran. Aurrekontu kitapenari dagokionez, Kontuen Ganbarak dio ongi islatzen duela Udalak urtean zehar eginiko iharduera ekonomikoa.

Txostenak aurrekontuaren kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk biltzen ditu. Esate baterako, gastuaren aldez aurretiko interbentzioa eta aurrekontuan egiten diren aldaketak onartzeko beharra.

Udalaren finantza-egoerari dagokionez, Kontuen Ganbarak dio, oro har, ona dela. Izan ere, aurrezki positiboa du eta zor maila (112 milioi) Udalak onar lezakeen zor muga baino nabarmen murritzagoa da.

Kontuen Ganbarak legezkotasunaren gainean egin duen azterketaren arabera, Artaxonako Udalak indarrean dagoen legedia errespetatzen du baina kontratazioetan arau-hauste batzuk antzeman dira.