Skip to main content

ASOCEX

2006/09 Ezkabako Tunelen obrei buruzko txostena

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/09 Ezkabako Tunelen obrei buruzko txostena ()

Nafarroako Comptos Ganberak Ezkabako Tunelei buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Obra lanak 2002ko ekainean hasi eta 2005eko urtarrilean amaitu ziren. Txostenak inbertsioaren gaineko azterketa egin du, gastuen agirietan eta legezkotasunean sakonduz.

Txostenak dioenez, lanen esleipena 23 milioitan egin zen. Onarturiko eskaintzak %5,2 jeitsi zuen hasierako prezioa. Lanak egiteko epea 30 hilabetekoa zen.

Obraren behin betiko prezioa 25,3 milio izan da. Proiektua, prezioen aldaketa, laguntza tekinikoa eta bi obra gehigarri kontuan hartuz gero, 29,1 milioi gastatu dira Ezkabako Tuneletan.

Comptos Ganberak dioenez, obra nagusia epea bete aurretik amaitu zen: lau hilabete lehenago, hain zuzen. Obra lanak uste baino azkarrago joan ziren eta Gobernuak, bere aldetik, atzerapenez ordaindu ditu likidazioak. Aipatzekoa da obra gehiagarriaren zati bat ordaintzeko dagoela oraindik.

Legezkotasunari dagokionez, legedia bete egin da. Dena den, Comptos Ganbera ez dago ados adjudikazio sistemaren zenbait gauzekin. Izan ere, prezioa baloratzerakoan puntu gehien lortzen duena ez da eskaintza merkeena, bataz bestekotik hurbilen dagoena baizik. Comptos Ganberaren aburuz, Gobernuak erabiltzen duen irizpide hau ez da ez egokia, eta ezta eraginkorra ere.

Bestalde, Txostenak dio tunelak obraren harrera-agiria sinatu aurretik zabaldu zirela.