Skip to main content

ASOCEX

2020/03 Nafarroako Erdialdearen Garapenerako Partzuergoa (2018)

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Nafarroako Erdi Aldearen Garapenerako Partzuergoaren 2018ko kontuak aztertu ditu.

1996an sortu zen udal erakundea, eskualdearen garapenaren alde egiteko inguruko enpresa eta gizarte-taldeen laguntzaz. 34 udalerrik osatzen dute, 40.000 biztanle guztira.

Partzuergoak erakunde autonomo bat du: Nafarroako Erdi Aldeko Toki Ekimen Taldea, 2001ean sortua. Partzuergoa osatzen duten udalak daude bertan, eta baita zenbait elkarte, fundazio eta irabazi asmorik gabeko enpresak, denak Nafarroako erdi aldekoak.

Bi entitateen gastua 823.000 euro da. Diru-sarrerak, berriz, 900.000 euro. Langileria da gastua nagusia: 370.000 euro. Ohiko ondasun eta zerbitzuen gastua 240.000 eurokoa da, eta transferentziena 213.000 euro.

Diru-sarrerak 887.000 eurokoak dira, %98 Partzuergoa osatzen duten udalek eta Nafarroako Gobernuak emana.

Partzuergoaren kontuek ongi islatzen dituzte ondasun eta finantza egoera, eta aurrekontu emaitza. Bi dira salbuespenak: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta kredituak gainditzean egin ez diren aurrekontu aldaketak.

Legezkotasunaz ere, iritzia aldekoa da. Izan ere, Partzuergoaren finantza kudeaketa legediaren araberakoa da.

Txostenak Partzuergoaren ekimen nagusiak aztertu ditu: Ekitaldi sarea, garapenerako estrategia, aktibazio plana, ardoaren ibilbidea, berdintasun proiektuak…

Partzuergoaren finantza egoera ona da, udal erakundeak aurrezki garbia duelako, eta diruzaintza positiboa ere.

Kontuen Ganberaren ustez, Partzuergoak eta Toki Ekimen Taldeak antzeko lana egiten dute: enpresak sortzen lagundu, turismoa eta merkataritza bultzatu, berdintasuna, herrien garapena eta jasangarritasuna. Hamar langile ari dira bi entitateetan (bosna dituzte), eta guztiek bietarako lan egiten dute, nork kontratatu zituen kontuan hartu gabe.

Hori dena ikusita, Kontuen Ganberak Toki Ekimen Taldea bertan behera utzi eta haren zereginak Partzuergoak hartu behar dituela uste du.