Skip to main content

ASOCEX

2021/12 Nafarroako Foru Administrazioak enpresa pribatuei emaniko diru-laguntza (2020)

Argitalpen data

Covid-19a dela-eta, iaz 180 milioiraino igo ziren

Kontuen Ganberak Gobernuak enpresa pribatuei emaniko diru-laguntzak aztertu ditu

Nafarroako Kontuen Ganberak Gobernuak enpresa pribatuei emaniko diru-laguntzak aztertu ditu.

Iaz, Gobernuak 180 milioiko diru-laguntzak eman zizkien enpresa pribatuei. Aurreko urteko datuarekin alderatuta (128 milioi), nabarmena da igoera. Horren arrazoia Covid-19a da. Izan ere, pandemiari aurre egiteko premiazko eta ez ohiko diru-laguntzak eman behar izan zituen.

180 milioitik, 50 nekazaritza eta abere-industriak hartu zituen, 48 merkataritza eta industria arloetako enpresek eta 82 milioi bestelako enpresa pribatu motek. Azken horien artean daude ostalaritza eta autonomoak (37,5 milioi), Audenasa (11,5 milioi) eta enplegu zentro bereziak (11,4 milioi).

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua da diru-laguntzetan gehien gastatu duena: 85 milioi. Bigarrena, Landa Garapena eta Ingurumeneko Departamentua (45 milioi). Eskubide Sozialetako Departamentua da hirugarrena (22 milioi).

Kontuen Ganberak diru-laguntzen lagin bat aztertu du: 30 milioi, horietatik 13 ostalaritza eta turismoari emanikoak. Konklusioa da, orokorrean, legedia bete egin dela.

Txostenak diru-laguntzen kudeaketa eta kontrola hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu. Horietako bat, Gobernuak prozesuen digitalizazioan aurrera egin dezala, diru-laguntzen kudeaketa erraztu eta arintzeko. Diru-laguntzen deialdiak ere erraztu egin behar dira. Gakoa da kontrolaren eta dokumentuen eskakizunen arteko oreka lortzea.

Azkenik, Gobernuak diru-laguntzekin lorturikoa aztertu beharko luke, adierazle eta helburu zehatzak kontuan hartuz. Argigarri eta lagungarria litzateke etorkizunean hartu beharreko erabakiak hartzerakoan.