Skip to main content

ASOCEX

2007/14 Tuterako Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/14 Tuterako Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Tuterako Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Datu guztiak 2005koak dira.

Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Aipaturiko erakundeenak ere kontuan hartuz,m iazko gastuak 35,2 milioi eurokoak izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 37 milioi.

Gastuetan handienak langileriarenak dira. Izan ere, Udalak 13 milioi gastatu zituen 295 udal langileen soldatetan. Ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketek 12 milioi egin zuten eta inbertsioetara bideraturiko dirutza 5,5 milioi izan zen.

Dirusarrerei dagokienez, transferentzia arruntek 11,4 milioi egin zuten, zergen bitartez lorturikoaren antzekoa. Tasa eta przio publikoen bidez lorturiko 7 milioi izan zen.

Urte amaieran Tuterako Udalak 1,8 milioiko superabita lotu zuen. Epe luzerako zorra 15,7 milioikoa bazen ere, azken urteotako inbertsioei aurre egiteko mailegu batzuk eskatu behar ziren, eta horrek nabarmen handituko du zorra: 63,4 milioraino, hain zuzen. Comptos Ganberak azpimarratzen duenez, zor maila horrek etorkizuneko finantza zama nabarmen handituko du.

Comptos Ganberak dioenez, 2005eko aurrekontu kitapenak ongi islatzen du iazko jarduera ekonomikoa. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren ondare egoera, baina bada salbuespenik: izan ere, Udalak ez ditu erretiroa harturiko funtzionarioen soldatek sorturiko betebeharrak kontuan hartu. Legezkotasunaren gaineko azterketan ere ez dago kontrako iritzirik, Udalak indarrean dagoen legedia betetzen baitu.

Laburbilduz: Tuterako Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina baditu hobetu beharreko gauza batzuk. Horietako bat aurrekontuetan helburu argiak zehaztea eta helburuak neurtzeko sistema martxan jartzea, hori ezinbestekoa baita administrazioen eraginkortasuna neurtu ahal izateko.