Mariano Zufia Urrizalqui
1981
1981eko azaroaren 30a.
Mariano Zufia parlamentari batzuen agurra jasotzen, Parlamentuak Kontuen Ganberako lehendakari aukeratu eta berehala.
1982
1982ko maiatzaren 28a.
Kontuen Ganbera lanean hasi zen eguneko irudia. Parlamentuko areto bat izan zuen lehen egoitza. Argazkian, Zufia lehen hiru auditoreekin: ezkerretik hasita, Francisco Javier Sesma, Jose Fuertes eta Alejandro Martinez.
1983
1983ko martxoaren 14a.
Kontuen Ganberari buruzko lehen jardunaldiak. Ezkerretik hasita, Mariano Zufia Kontuen Ganberako lehendakaria; Victor Manuel Arbeloa Parlamentuko lehendakaria; Carlos Solchaga Industria ministroa; Jose Maria Fernandez Pirla Espainiako Kontu Auzitegiko lehendakaria; Hubert Weber INTOSAIko idazkaritzako kidea; eta Joseph Selbach Alemaniako Kontu Auzitegiko lehendakari ordea.
1984
1984ko maiatza.
Parlamentuko buruek Kontuen Ganbera handik bidaltzea erabaki zuten. Olite karrikako 44. zenbakiko pisu batera bidali zuten. Hura ez zen, inondik ere, erreinu zaharreko erakunde ospetsuari zegokion egoitza egokiena…
1985
1985eko apirilaren 29a.
Mariano Zufia karguaz bigarren aldiz jabetu zen eguneko irudia.
Auditoretzako teknikari batzuk lanean, Catalina de Foix etorbideko egoitzan (Iruñeko Kutxaren egoitza).
Patxi Tuñón San Martín
1992
1992ko urtarrilaren 22a.
Patxi Tuñon Kontuen Ganberako lehendakariaren kargu-hartze ekitaldia.
1992ko ekaina.
Patxi Tuñon aurreko lehendakari Mariano Zufiari Kontuen Ganberaren domina emanez, erakundearen 10. urteurrenean.
1995
1995eko azaroa.
Kontuen Ganberak egoitza historikoa berreskuratu berri duela ospatzeko ekitaldiko irudia. Mahaian, Lola Eguren Parlamentuko presidentea; Javier Otano Nafarroako Gobernuko lehendakaria; eta Patxi Tuñón Kontuen Ganberako lehendakaria. Mikrofonoaren aitzinean, Fermin Erbiti Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna.
Patxi Tuñon lehendakaria egoitzako patioan, Kontuen Ganbera Iruñeko Ansoleaga karrikako eraikinean hasi eta berehala eginiko argazki batean.
Kontuen Ganberako funtzionarioak Patxi Tuñon lehendakariarekin, egoitzako patioan.
Patxi Tuñon lehendakaria auditore eta idazkari nagusiarekin. Ezkerretik hasita, Francisco Javier Sesma (auditorea), Luis Ordoki (idazkari nagusia), Patxi Tuñon, Ignacio Cabeza (auditorea) eta Jesus Muruzabal (auditorea).
Luis Muñoz Garde
1997
1997ko abenduaren 19a.
Luis Muñoz Garde lehendakariaren kargu-hartze ekitaldia.
Luis Muñoz Lola Eguren Parlamentuko lehendakariarekin, Kontuen Ganberako lehendakari izendatu berritan.
1999
1999ko maiatza.
Maria Puy Huici historialaria Kontuen Ganberaren historiari buruzko liburuetako bat aurkezte. Haren ondoan, Lola Eguren Parlamentuko lehendakaria; Miguel Sanz Nafarroako lehendakaria; eta Luis Muñoz Kontuen Ganberako lehendakaria.
Luis Muñoz, Parlamentuko agerraldi batean. Haren eskuinean, Jesus Muruzabal auditorea.
Luis Muñoz auditore eta idazkari nagusiarekin. Ezkerretik, Jesus Muruzabal, Luis Ordoki, Francisco Javier Sesma eta Ignacio Cabeza del Salvador.
1999ko uztaila.
Jose Luis Castejon, Parlamentuko lehendakari hautatu berria, Kontuen Ganberan bisitan.
2000
2000.
Los profesionales de la Cámara de Comptos con su presidente, Luis Muñoz, en el patio de la sede.
Saharar batzuk Kontuen Ganberan bisitan, nafar parlamentari batzuek lagundurik
2000ko irailaren 19a.
Rodrigo Rato, Espainiako Gobernuko presidente orde eta Ekonomia ministroa, Kontuen Ganberan, erakundearen 20. urteurrenean.
2005
2005eko otsailaren 4a.
Kontuen Ganberaren 25. urteurreneko ekitaldia, Nafarroako Parlamentuan.
25. urteurrenaren karietara, Kontuen Ganberak Parlamentua omendu zuen, erakundearen domina emanez. Erakundea berriro martxan jarri izana eskertzea zen horren helburua. Argazkian, Parlamentuko lehendakari Rafael Gurrea eta Luis Muñoz Garde.
Erakundearen 25. urteurrena. Luis Muñoz lehendakaria (erdian), Kontuen Ganberako bi lehendakari ohiekin: Patxi Tuñon eta Mariano Zufia.
2005eko apirilaren 15a.
Kontuen Ganberako idazkari nagusi Luis Ordokik erakundeari buruz idatziriko liburuaren aurkezpen ekitaldian. Ezkerretik hasita, Javier Moscoso, Luis Muñoz Garde, Rafael Gurrea, Luis Ordoki eta Martin Razkin.
2008
2008ko urriaren 2a.
Auditoretza kongresuaren aurkezpen ekitaldia. Mahaiaren erdian, Elena Torres Parlamentuko lehendakaria. Haren ezkerrean, Luis Muñoz.
Pedro Migel Etxenike nafar fisikaria, 2008ko kongresuaren hasierako hitzaldia ematen.
Helio Robleda
2010
2010eko martxoaren 17a.
Helio Robleda Kontuen Ganberako lehendakari kargua hartzen, Nafarroako Parlamentuan.
Lehendakaritza aldaketa.
2011
2011ko azaroaren 11.
Kontuen Ganberako lehendakari Helio Robleda eta Parlamentuko lehendakari Alberto Catalan bi erakundeen arteko komunikazioa errazteko hitzarmena sinatzen.
2011ko urriaren 27a.
Kontu epaitegien topaketa teknikoak, Kontuen Ganberak antolatuta.
Koldo Saratxaga, 2011ko topaketen amaierako hitzaldian. Langileriaren bestelako kudeaketaz mintzatu zen.
2012
2012ko maiatzaren 12a.
Luis Ordoki, Kontuen Ganberako idazkari nagusia, Auditoría Pública aldizkariaren saria jasotzen, Toledon. Castilla Mantxako lehendakari Maria Dolores Cospedalek eman zion.
2012ko uztailaren 13a.
Iruñeko kilikiak gure etxean bisitan.
Helio Robleda lehendakaria auditore eta idazkari nagusiarekin. Ezkerretik hasita, Ignacio Cabeza del Salvador, Karen Moreno, Jesus Muruzabal, Helio Robleda, Luis Ordoki eta Asun Olaetxea.
2013
2013ko apirilaren 24a.
Kontuen Ganbera. Iruñeko etxe zaharrenaren eta ingurukoen istorioak liburuaren aurkezpena. Kontuen Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbitik egin zuen. Egilearekin Patxi Tuñon eta Luis Muñoz lehendakari ohiak, eta Helio Robleda lehendakaria.
Helio Robleda lehendakaria eta Ignacio Cabeza del Salvador auditorea Parlamentuan, agerraldi batean.
2014
2014ko otsailaren 2a.
Kontuen auzitegietako presidenteak Palentzian eginiko bilera amaitu eta gero.
2015
2015eko abenduaren 11.
Uxue Barkos lehendakaria Kontuen Ganberako topaketak ekimenean, erakundeko Komunikazio arduradunarekin.
Erresuma Batuko Audit Commission-eko kideak eta Kontuen Ganberako ordezkariak gure erakundeak Iruñean antolaturiko jardunaldi batean.
2015eko uztaila.
Helio Robleda Ainhoa Aznarez Parlamentuko lehendakariarekin, azken horrek postua hartu eta egun gutxira.
Helio Robleda, Kontuen Ganberaren egoitzan lehendakaritza utzi baino egun batzuk lehenago.
Mikel Esparza margolaria, Helio Robledaren erretratua egiten.
Asun Olaechea
2016
Asun Olaetxea, Nafarroako Parlamentuan kargu hartze ekitaldiaren bezperan.
2016ko apirilaren 29a.
Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria, kargu hartze ekitaldian. Haren ondoan, Ainhoa Aznarez Parlamentuko lehendakaria.
La presidenta Asun Olaechea, con los profesionales de la Cámara de Comptos al poco tiempo de acceder al cargo
2016ko ekainaren 9a.
Jaleando taldea Kontuen Ganberak antolaturiko kontzertu batean.
Estatuko kontu auzitegietako ordezkariak gure egoitzan, 2017an Iruñean eginiko bileraren ondoren.
2017
2017ko martxoaren 24a.
Kontu auzitegietako legelariak gure egoitzaren aitzinean, Iruñean egin zuten bilera amaitu eta gero.
2017ko martxoaren 24a.
Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia Kontuen Ganberan bisitan. Irudian, ezkerretik eskuinera, Fermin Erbiti Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna; Jose Antonio Sanchez Nafarroako Epaitegi Goreneko fiskal burua; Asun Olaetxea; Jose Manuel Maza; eta Miguel Angel Torres Kontu Auzitegiko fiskal burua.
2017ko maiatzaren 29a.
Uxue Barkos lehendakariak Iruñean elkartuak ziren kontu epaitegietako presidenteak hartu zituen Nafarroako Jauregian.
2017ko azaroaren 9a.
Alfonso Sanchez Tabernero, Nafarroako Unibertsitateko errektorea, “Kontuen Ganberako topaketak” ekimenean.
Juan Manuel Fernandez, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kidea eta Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiko presidente ohia, Kontuen Ganberan bisitan. Haren ondoan, Asun Olaetxea lehendakaria.
2018
2018ko martxoaren 2a.
Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoari buruzko jardunaldiaren hasiera. Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak antolatu zuten. Irudian, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria; Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria; eta Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politikako kontseilaria.
2018ko irailaren 20a.
Iñaki Gabilondo kazetaria, Kontuen Ganberan bisitan. Harekin solasean Kontuen Ganberako lehendakaria, idazkari nagusia eta komunikazio arduraduna.
Iñaki Gabilondo eta Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna, Baluarten antolaturiko solasaldian. 500 lagun joan ziren donostiarraren gogoetak entzutera.
2019
2019ko martxoaren 4a.
Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak liburuaren aurkezpena. Irudian, Uxue Barkos lehendakaria: Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria; eta Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politikako kontseilaria.
2019ko azaroa.
Kontuen Ganbera txostenen bideo-laburpenak egiten hasi zen. Bideo horietako ahotsa etxeko teknikari batzuena da. Irudian, Ainara Rodriguez auditoretzako teknikaria eta Komunikazio arduradun Fermin Erbiti, bideo baten ahotsa grabatzen.
2020
2020-2-21.
Orduko aditzaileak, oraingo auditoreak komikiaren aurkezpena. Cesar Orozen komikiaren bitartez erakundearen berri eman nahi dugu, batez ere bisitan etortzen zaizkigun gazteei. Komikian bilduriko testu eta marrazkiek Kontuen Ganberaren historiaren, gaur egungo egoeraren eta egoitzaren berri ematen dute, zuzen eta egoki, umorearen talaiatik. Irudian, Cesar Oroz marrazkilaria eta Kontuen Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbiti.
2020ko martxoa.
Mundua aldatu zuen pandemia heldu zen
2020ko martxoan, Covid-19aren pandemiak hankaz gora jarri zuen mundua. Dena aldatu zuen: gure bizimodua, ekonomia, administrazioen kontuak eta diru publikoaren kontrola. Hasteko, Ansoleaga karrikako egoitza itxi behar izan genuen. Nor bere etxean hasi zen lanean, eta horrela segitu genuen pare bat hilabetez. Parlamentuan ere nabarmenak izan ziren aldaketak. Batzorde aretoak itxita, bilera guztiak osoko bilkuren areto zabalera eraman ziren. Pertsonen arteko distantzia mantentzeko modu bakarra zen. 2020ko ekainean, Asun Olaetxea Parlamentura bueltatu zen, pandemia hasi zenetik lehen aldiz. Ordurako, maskara sekula irudikatu gabeko garaiko sinbolo bihurtua zen.
2021
2021eko otsaila.
Ansoleaga karrikako urbanizazio lanak amaituta
2021eko otsailean amaitu ziren Ansoleagako karrikako urbanizazio lanak. Zoru berria paratu zuten, eta espaloiak kendu. Karrika erosoago eta atseginago bihurtzea zen helburua.
2021-6-15.
“Orduko aditzaileak, oraingo auditoreak” erakusketaren inaugurazioa
2021eko ekainaren 15ean “Orduko aditzaileak, oraingo auditoreak” erakusketa zabaldu genuen Parlamentuan. Erakusketaren oinarria Cesar Orozen komikia izan zen. Horrez gain, Kontuen Ganberaren artxibo historikotik ateratako dokumentu batzuk erakutsi ziren, eta gure egoitzan eginiko txanpon batzuk. Azkenik, Kontuen Ganberaren azken urteotako historia laburbiltzen duen argazki sorta bat paratu zen.
Irudian, ezkerretik eskuinera, Cesar Oroz marrazkilaria; Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidentea; eta Unai Hualde Parlamentuko presidentea.
2021-10-08
Pandemiaren ondorioz, Kontuen Ganberak bisita gidatuak egiteari utzi zion. Urte eta erdi geroago, gure egoitzak Leongo El Bierzotik etorritako talde bat jaso zuen. Bisita berezia izan zen, bisitarien artean Helio Robleda gure lehendakari ohia zegoelako.
2022-02-25
Otsaila bukaeran, “Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)” liburuaren aurkezpena egin zen Nafarroako Parlamentuan, Fermin Erbiti Ganberako komunikazio arduradunak idatzia. Liburu honek, erakundearen historia biltzen du.
Baita erakundeko bost lehendakarien lana -Mariano Zufia, Patxi Tuñon, Luis Muñoz Garde, Helio Robles eta Asun Olaechea- eta eragin handia izan duten txostenak ere –Los Arcoseko zirkuitua, Nafarroako Kutxaren dietak edo herri lanak-.
Ezkerretik eskuinera: Asun Olaechea, Kontuen Ganberako lehendakaria, Unai Hualde, Parlamentuko lehendakaria, eta Fermin Erbiti erakundeko komunikazio arduraduna.
Ignacio Cabeza
2022
2022-04-12
Nafarroako Parlamentuak Ignacio Cabeza del Salvador izendatu zuen Kontuen Ganberako lehendakari. Azpimarratzekoa da, bere ibilbidearen zati nagusiena gure erakundean egin zuela, 30 urtez auditore aritu baitzen.
Honako hau azpimarratu zuen kargua hartu zuen egunean: “Zorte handia dugu Nafarroako historian eta gizartean sustraiturik dagoen erakundean lan egitea. Badugu zeregin oso garrantzitsua: kudeaketa publikoaren berri ematean, eta hura hobetzen saiatzea. Beraz, mezu argia daukat zuentzat: kontuan hartu duzuen erantzukizuna eta saiatu lana ahalik eta txukunen egiten”.
2022-06-15
Nafarroako Kontuen Ganbera, segurtasun eskema nazionala lortu duen Estatuko lehen kontu epaitegia izan da. Ziurtagiria Ignacio Cabeza lehendakariak jaso zuen Kontuen Ganberan eginiko ekitaldi batean. Nafarroa eta Errioxako AENOR enpresako zuzendari Emilio Flamariqueren eskutik jaso zuen, enpresa horrek egin baitzuen Kontuen Ganberaren zerbitzu informatikoen segurtasunari buruzko ikuskaritza.
2023
2023-05-11
Ignacio Cabeza del Salvador, Enriqueta Chicano, Kontu Epaitegiko lehendakariarekin elkartu zen Nafarroako Kontuen Ganberan. Bertan bi erakundeen plan estrategikoaz eta datozen hilabetetako helburuaz hitz egin zuten.
2023-05-23
Kontuen Ganberako komunikazio arduradunak, Fermin Erbitik, Vicente Madoz, el psiquiatra humanista liburua aurkeztu zuen. Lan hau egiteko ideia "Kontuen Ganberako topaketak" ekimenetik sortu zen. Liburuak Erbitik Madozi eginiko elkarrizketa luze eta sakona biltzen du. Bertan Madozek bere bizitza eta bizipenak gogoratzen ditu, eta gizakiarentzat garrantzitsuak diren gaiei buruzko hausnarketak ere eskaintzen ditu: zoriontasuna, bikote-harremanak, heriotza, hezkuntza, erlijioa…
Fotografía de acceso al interior de la Cámara de Comptos de Navarra