Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Ignacio Cabeza: "AA auditoretza publikoan erabiltzeko konfidentzialtasuna bermatu behar dugu, eta datuak egoki landu"

“Adimen artifiziala eta kanpoko kontrola. Erronka eta aukerak”. Estatuko Kontu Epaitegiko eta autonomietako kontu epaitegietako ordezkariak gai horretaz eztabaidatzen aritu dira, Madrilen eginiko jardunaldi batean. Bertan, auditoretzako adituekin batera, teknologia-enpresetako ordezkariak eta legelariak aritu dira hizlari.

Informes Nafarroako Foru Administrazioak eta haren erakunde autonomoek Teder elkarteari emaniko diru-laguntzak (2024-2025)

Kontuen Ganberak Foru Administrazioak Teder Elkarteari emaniko diru-laguntzei buruzko txostena egin du. Azken bi urteotan, zazpi milioi jaso ditu. Kontuen Ganberak ontzat eman du diru-laguntzen legezkotasuna. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, UPNren eskaeraren ondorioz.

(1796 KB)
Informes Orkoiengo Udalaren eta Iturgain S.A. hirigintza sozietate publikoaren hainbat kudeaketa-arlotako azterketa (2022-2024)

Kontuen Ganberak Orkoiengo Udalaren eta Iturgain hirigintza sozietatearen kudeaketa aztertu ditu. 2022tik 2024ra artekoa da azterturiko epea. Bietan zenbait hutsune antzeman ditu.

(1017kb)
Informes Etxebizitza babestuaren sustapen eta kudeaketa, 2023-2025

Kontuen Ganberak etxebizitza babestuaren sustapen eta kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. 2023tik 2025era arteko epea aztertu du. Konklusio nagusia da eskaintza eskaera baino askoz murritzagoa dela. Iaz, 831 etxe babestu eskaini ziren. Eskaerak berriz, 24.000 ziren. Beraz, eskaintza eskaeren % 3ra besterik ez da heltzen.

(1816kb)
Berriak Kontuen Ganberak Topaketa Teknikoen XIV. edizioa antolatuko du

Nafarroako Kontuen Ganberak kontu epaitegietako teknikarien XIV. topaketa antolatuko du, 2027ko azaroaren 16 eta 17an, Iruñeko Baluarten. Bezperan, erakundeotako legelariak elkartuko dira. Kontue epaitegietako tennikarien topaketa Kontuen Ganberak bultzaturiko ekimena da. 1984an sortu zen eta, geroztik, txandaka antolatu dute kontu epaitegiak.

Berriak Auditoretza Publikoaren XII. Kongresua, urriaren 22 y 23an Malagan

Auditoretza Publikoaren Kongresuaren antolaketa-lanak aurerraturik daude. Urriaren 22 eta 23an eginen da Malagan, Andaluziako Kontuen Ganberak eta Fiasep Fundazioak antolatuta. Diru publikoaren kontrola nola egokitu gizartearen erronketara, horixe aztergai orokorra. Alde horretatik, besteak beste, digitalizazioa, demografia eta ingurumen-erronkez…

Berriak Kontu epaitegien eta parlamentuen arteko harremanak, Revista Española de Control Externo aldizkariaren azken alean

Madrilgo Kontue Epaitegiaren  Revista Española de Control Externo aldizkariaren azken alea argitaratu da. Bertan, kontue epaitegien eta parlamentuen arteko harremanak aztertzen dira.

Informes Jurramendiko Mankomunitateko eta haren menpeko sozietateetako langileria eta kontratazio publikoa (2023-2025)

Kontuen Ganberak Juramendiko Mankomunitatearen langileria eta kontrazioa aztertu ditu Kontuen Ganberak Jurramendiko Mankomunitatearen eta haren menpeko sozietateen langileriaren kudeaketa eta kontratazioa aztertu ditu. Txostenak Parlamentuak eskatu zuen, UPNk eskatuta.

(17.543 KB)
Informes Nafarroako Parlamentuaren urteko kontuak, 2025

Kontuen Ganberak Nafarroako Parlamentuaren 2025eko ko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Iaz, Parlamentuak 13,8 milioi gastatu zituen. Txostenak dioenez, kontuek ongi islatzen dituzte finantza-egoera eta urteko emaitza ekonomikoa. Legezkotasunari buruzko iritzia ere aldekoa da. Nafarroako Parlamentuak, iaz, 13,8 milioi gastatu zituen. Gastu…

(1282KB)
Berriak Maria Iraburu Elizalde, "Kontuen Ganberako Topaketetan" gonbidatua

Nafarroako Unibertsitateko errektore María Iraburu Elizaldek Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu du gaur, "Kontuen Ganberako Topaketen" saio berri batean parte hartzeko. Elkarrizketan, Mariak bere esperientzia pertsonala eta profesionala partekatu du eta bere kudeaketaren balantzea ere egin du errektore kargua hartu zuenetik.

Antesala despacho presidencia