Skip to main content

Berriak

NUPko ikasleak, gure etxeko patioan.
UNPko Zuzenbideko talde bat, bisitan Kontuen Ganberan bisitan

NUPko Zuzenbideko talde batek, lehen kurtsokoak, Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu du. Neska-mutilak Aritz Romeo Administrazio-Zuzenbideko irakaslearekin etorri da. Egoitza ikustez gain, Kontuen Ganberaren berri eman diegu. Azkenik, saio praktikoa izan dute etxeko bi teknikarirekin: Ainara Rodriguez legelaria eta Amaia San Martin  auditoretzako teknikariarekin. Biek txostenak egiteko modua azaldu diete, legelarien zereginean sakonduz.

Irudian, NUPko taldea Kontuen Ganberaren egoitzako patioan.

Kontuen Ganberako lau lehendakari ohiek Cabeza presidentearen eta erakundearen aldeko agiria sinatu dute

 

Kontuen Ganberako hiru lehendakari ohiak, auditore batek 2024ko kontu orokorrei buruzko txostenari aurkezturiko desadostasun-klausula ezagututa, Ignacio Cabeza presidentearen eta erakundearen aldeko idazkia plazaratu dute.

Kontu Epaitegiak antolaturiko jardunaldian parte hartu dutenak.
Ignacio Cabezak kontu epaitegien independentziari buruzko topaketan parte hartu du

KOntuen Ganberako lehendakariak "Kanpoko kontrola eta independentzia" aztertu duen topaketan parte hartu du. Kontu Epaitegiak antolaturiko jardunaldia atzo hasi eta gaur eguerdian amaitu da. Kontu epaitegietako ordezkariez gain, unibertsitatetako adituak eta hainbat erakundetako buruak izan dira, horien artean Munduko Bankuko, FMI eta OCDEko ordezkariak. 

Irudian, jardunaldian parte hartu dutenak.

Bileran parte hartu zuten lagunak.
Ignacio Cabezak eta Karen Morenok NUPri buruzko txostena aurkeztu diote Gizarte Kontseiluari

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza eta Karen Moreno auditorea NUPko Gizarte Kontseiluko kideekin elkartu dira. Bileraren helburua zen Kontuen Ganberak NUPren kontuez berriki argitaratu duen txostena aurkeztea.  

Azala
Asocex-en buletina argitaratua

Asocex-en otsaileko buletina argitaratu berri da. Beti bezala, Estatuko kontu epaitegien albisteak eta azken hilabeteotako txostenak biltzen ditu.

 

Karen Moreno, Kontuen Ganberako auditorea
Karen Moreno: "Auditoria operatiboa aurre egin behar zaion erronka da"

Kontuen Ganberako auditore Karen Morenok Mexikoko Auditoretza Akademiak antolaturiko jardunaldi batean hizlari aritu da. Aipaturiko akademia 1994an sortu zen, auditoretza aztertu eta zabaltzeko. Jardunaldiaren helburua da auditoretza operatiboa aztertzea, kasu zehatz batzuk erabiliz. Horregatik, Morenok Kontuen Ganberak eginiko txosten batzuk aurkeztu ditu. Horietako bi, enplegua bultzatzeko neurrien eraginkortasuna eta lehen mailako osasun arretaren eskuragarritasuna.

Ignacio Cabeza, goizeko agerraldian, Parlamentuko presidente Unai Hualderekin eta Inazio Ordoko legelariarekin.
Ignacio Cabezak Foru Hobekuntzaren aldaketaz: Kontuen Ganbera Nafarroako diru publikoa kontrola dezakeen erakunde bakarra dela argi esan dezala

Kontuen Ganberako presidente Ignacio Cabeza Parlamentuan agertu da gaur, Foru Hobekuntzaren aldaketa aztertzen ari den ponentziaren aitzinean. Foru Hobekuntzaren 18. artikulua aipatu du, bertan zehazten baita Kontuen Ganberaren zeregina. Horren arabera, nafar erakundea da hemengo diru publikoa fiskalizatzen duena. Cabezak gogoratu duenez, Madrilgo Kontu Epaitegitik, noizean behin, hemengo diru publikoa kontrolatzeko saioak egin izan dira.

Elizondoko ikasle eta irakasleak, Kontuen Ganberako barneko patioan.
Elizondoko Lanbide Eskolako ikasle talde batek Kontuen Ganbera bisitatu du

Elizondoko Lanbide Eskolako talde batek gure egoitza bisitatu du. Kudeaketa Administratiboa ikasten ari diren gaztetxoei etxe erakutsi diegu. Ondoren, Kontuen Ganberaren historia eta istorioak kontatu dizkiegu. Hori dena azaltzen duen bideoa ere ikusi dute. Azkenik, argazkia egin diegu barneko patioan. Hortxe daude ikasle eta irakasleak. Esker mila bisitagatik!!!  U

Irudian, bi hilariak eta Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza. 
Enrique Amunátegui eta Leonor Lois, hizlari Kontuen Ganberan

IGAEko Enrique Amunategui eta Leonor Lois kontu-hartzaile eta auditoreak "Ebidentzia auditoretza publikoan" gaiari buruz aritu dira Kontuen Ganberan. Auditore publikoei eskatu beharrezko independentzia, profesionaltasuna eta objetbotasuna azpimarratu dituzte, eta irizpide horiek arriskuan jar ditzaketeen kontuak.

Irudian, bi hilariak eta Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza. 

Ignacio Cabeza, Parlamentuko bilera hasi baino lehen, parlamentari batzuekin solasean.
Kontuen Ganberak pobreziaren egoera eta Gobernuaren eta udalen informazio-teknologien kudeaketa aztertuko ditu

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Parlamentuaren Mahai eta Eledunen Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, heldu den urteko lan-programaren berri emateko.