Skip to main content

Lehendakari ohiak

Mariano Zufia Urrizalqui

(Iruñea, 1920-2005)

Mariano Zufia Kontuen Ganberako lehen presidentea izan zen. Nafarroako Parlamentuak izendatu zuen, 1981eko azaroan, erakundea martxan jar zezan. Gogoratzekoa da ordurako Kontuen Ganbera martxan jartzeko araua onartua zegoela: Nafarroako Parlamentuak 1980ko urtarrilean onetsia zuen.


Zufia ibilbide politiko luzeko gizona zen. Karlisten idazkari nagusia izana, lehen Parlamentu demokratikoan EKAko (Euskalerriko Karlista Alderdia) parlamentaria zen. Merkataritzako irakasle ikasketaz, banku batean aritua zen lanean: Lizarrako Banco de Bilbaoko zuzendari eta Iruñekoan zuzendari orde. 1967tik 1974ra Iruñeko zinegotzia izan zen, famili tertzioko ordezkari. Garai hartan, Udaleko ogasuneko zuzendaria ere izan zen. Foru kontseiluko kide (1970- 1978) eta Nafarroako Irakaskuntzako Batzorde goreneko ordezkari ere izan zen.


1984an Kontuen Ganberaren foru legea onartu zen. Handik urte betera, berriro aukeratu zuten lehendakari. 1991ra arte aritu zen karguan. Hurrengo urtean, Kontuen Ganberaren urrezko domina jaso zuen.

Patxi Tuñón San Martín

(Tutera, 1951)

Ekonomia eta Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. 1991ko azaroan Kontuen Ganberako lehendakari aukeratu zuten. Aurretik, enpresa-aholkulari lanetan aritua zen, batez ere turismo arloan. 1979tik 1983ra Jesus Bueno Asin Industria, Herri Lan eta Hirigintzako diputatuaren aholkularia izan zen.


Tuñonek sei urte egin zituen karguan, 1997ko abendura arte. Arlo pribatuan aritu zen gero lanean, harik eta Nafarroako senatari autonomiko izendatu zuten arte. 2007tik 2011ra aritu zen kargu horretan. 2005ean Nafarroako Gobernuko Eskubide sozialen Departamentuko zuzendari nagusi izendatu zuten.

Luis Muñoz Garde

(Etxalar, 1939)

Merkataritzako irakasle ikasketaz, Iruñeko Enpresa Ikasketen Eskolan egina. 1976an kontu-ikuskari izateko oposizioa gainditu zuen. Handik bi urtera, Aholkulari Fiskalen Espainiar Elkarteko kide egin zuten. 1982tik 1991ra Nafarroako Merkataritzako tituludunen elkarte ofizialeko lehendakaria izan zen, eta 1986tik Espainiako aholkulari Fiskalen Nafarroako ordezkaria.


Kontuen Ganberara heldu arte, arlo pribatuan aritua zen. Hasieran, zerga-aholkulari bulego batean, ondoren berak zabaldu zuen bulegoan, zerga-aholkari eta kontu-ikuskari lanetan.


Muñoz Garde 1997ko azaroan aukeratu zuten Kontuen Ganberako lehendakari, eta handik sei urtera, berriro ere, Parlamentuaren gehiengoa lortu zuen karguan segitzeko. Hamabi urteko agintaldia amaiturik, 2010ean erretiroa hartu zuen. Hurrengo urtean, Lan merituaren domina eman zioten.

Helio Robleda Cabezas

(Manzanal del Puerto, León, 1954)

Ekonomia lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Ogasun publikoko teknikaria, 1986tik unibertsitate irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Leongo Unibertsitatean. 1996an NUPn hasi zen, Finantza Ekonomia eta Kontabilitateko katedradun.

Erretore orde izan zen 1995etik 1999ra. 2003tik Nazioarteko Ikertzaile Finantzario elkarteko kolaboratzailea.
2010eko otsailean Kontuen Ganberako lehendakari izendatu zuten. 2016ra arte aritu zen karguan.

Asun Olaetxea Estanga

(Betelu, 1966)

Iruñeko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan Enpresa Ikasketetan diplomatu zen 1987an, eta ondoren Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziatura lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Toki Ogasunen Kudeaketan aditua Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1992) eta Finantza Auditoretzan Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (2001), Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko Masterra egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010).

Bere esperientzia profesionalari dagokionez, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan toki entitateen aholkulari ekonomiko gisa hasi zen lanean sektore publikoan (1988-1997). 1998an Kontuen Ganberan sartu zen Auditoretzako teknikari gisa, lanpostu horretarako oposizioa gainditu ondoren.

2005ean Ganberako auditore bihurtu zen, eta 2016ko apirilera arte egin zuen lan bertan, presidente izendatu zuten arte. Olaetxea lehen lehendakari emakumezkoa izan da, eta presidentziara heldu den etxeko lehen profesionala ere. Agintaldia 2022ko apirilean amaitu zuen.

 

Kontuen Ganberako lehendakari ohiak