Iruñeko Ansoleaga karrikako eraikina 1524tik izan zen Kontuen Ganberaren egoitza, harik eta 1836an desagertu zen arte. Hiru mende luzeko garai hartan, gurea diru-etxea ere izan zen, bertan egiten baitzen Nafarroako moneta. Gaur egungo Kontuen Ganbera 1980an sortu eta handik hamabost urtera berreskuratu zuen egoitza historikoa. Kontuen Ganberarik gabeko garaian, Ansoleaga karrikakoa hainbat kultur erakunderen egoitza izan zen. Horren berri ematea da hurrengo irudi sortaren helburua.
Monumentuen Batzordea (1868-1940)
1924
1924ko ekaina.
Monumentuen Batzordeko kide batzuk Kontuen Ganbera bisitatzera etorri zen Hugo Obermaier alemaniarra, historiaurrean ospe handiko gizona. Ezkerretik, Jose Maria Huarte, F.Aldaz, J.Arraiza, H.Obermaier, J.Etayo eta P. Martin (Iruñeko udal artxiboa).
1926
1926ko Sanferminak.
Monumentuen Batzordeko kide batzuk, beste kultur erakundetako ordezkari talde batekin, festetan antolaturiko literatur, zientzia eta arte lehiaketarako epaimahaikideen bilera amaituta. Eskuinetik hirugarrena Julio Altadill da, Monumentuen Batzordeko presidente ordea. Haren ezkerrean, Javier Ziga margolaria eta Leando Oliver, Iruñeko Udaleko artxiboko arduraduna. (Iruñeko udal artxiboa).
1931
1931.
Monumentuen Batzordeko hiru kide Kontuen Ganberan. Ezkerretik eskuinera, José Maria Huarte, Luis Ortega, Victoriano Juaristi, Onofre Larumbe eta J.Esteban Uranga. (Iruñeko udal artxiboa).
Nafarroako Museo Historiko-Arkeologikoa (1910-1956)
Kontuen Ganberaren eraikina XX. mendearen hasieran, Nafarroako lehen museoa martxan jarri zen garaian.
Museoko geletako bat, Ansoleaga karrikako etxean.
Vianako Printzea Erakundea (1940-1994)
1947
Vianako Printzea Erakundeko hiru funtzionario, 1947an eginiko argazkian
Vianako Printzeko funtzionario batzuk, XX. mendearen erdian harturiko irudian.
Jose Felix Erice, Vianako Printzea Erakundeko delineatzailea, eta Felipe Jamar atezaina, txanponak egiteko erabiltzen zen makinarekin. Makina hori, gaur egun, Museoko beheko solairuan dago ikusgai. (Vianako Printzea erakundearen artxiboa)
80ko hamarkada.
Vianako Printzea Erakundeko ordezkariak kazetarien aitzinean, Nafarroako Jaialdien berri emanez.
Nafarroako Unibertsitatea (1952-1962)
1953
1953-1954ko ikasturteko inaugurazio ekitaldia, Kontuen Ganberaren solairu nagusian. Bertan hasi zen unibertsitatearen ibilbidea, Zuzenbideko ikasketekin. Zutik dagoen hizlaria Ismael Sanchez Bella lehen errektorea.(Nafarroako Unibertsitatearen artxiboa)
Kontuen Ganberako patioa 50eko hamarkadan, Unibertsitatea gure egoitzan egon zen garaian.
Nafarroako Unibertsitateko ikasle talde bat, Kontuen Ganberako areto batean. (Nafarroako Unibertsitatearen artxiboa)
Unibertsitateko ikasle batzuk eraikineko patioan. (Nafarroako Unibertsitatearen artxiboa)