Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Kontuen Ganberako barneko patio dotorea.
Kontuen Ganberak 2021eko lan-programa onartu du

Kontuen Ganberak aurtengo lan programa onartu du. 2021eko lan zerrendak hamar txosten biltzen ditu. Foru Administrazioari dagokionez, lau txosten daude: kontu orokorrak; itzalpeko ordainsariaren bidez emaniko lanak (Bideko eta Pirinioetako Autobideak eta Nafarroako Ubideko zona ureztagarriak); Gobernuak Tracasa Instrumental empresari eginiko enkarguak; eta Miguel Servet Fundazioa.  

Toki administrazio arloan, Iruñeko Udalaren kontuak aztertuko dira, eta bi txosten orokor ere eginen dira: udal administrazioari buruzkoa eta kontu-hartzaileek arkezturiko erreparoak.  

Asun Olaetxeak iazko kontu orokorrak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruzko txostena aurkeztu ditu Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea bitan agertu da gaur Parlamentuan. Batetik, iazko kontu orokorrak aurkezteko. Bestetik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruzko txostenaren berri emateko. Kontuei dagokienez, azken bi urteotako bilakaera ona azpimarratu du. Aurrezkia, aurrekontu emaitza, zorra eta gainerako adierazleak hobetu egin dira. Zorra 3.000 milioitik behera jaitsi bada ere, zenbateko hori oso kontuan hartzekoa dela esan du. Gainera, gehiena 2025erako amortizatu beharra dago. Azkenik, Olaetxeak Covid-19ak kontuei eginen dien kaltea ere aipatu du.

Covid-19a, kontu epaitegi guztien 2021eko lan programan

Estatuko kontu epaitegietako lehendakariak atzo elkartu ziren, telematikoki. Heldu den urteko lan programaru dagokionez, bada guztiak kezkatzen dituen gai bat: Covid-19aren krisia. Erakunde guztiek eginen dute txostenen bat gai horretaz. Bestalde, guztiak batzen dituen Asocex elkartean batzorde berria sortzea erabaki zuten: Prestakuntza Batzordea, kontu epaitegietako teknikariek ahalik eta prestakuntzarik hoberena eskaintzeko asmoz.

 

Asun Olaetxeak toki administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakariak udal administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan, Lurralde Kohesiorako Batzordean, hain zuzen. Asun Olaetxeak adierazi duenez, 2018ko amaieran ona zen udalen finantza egoera. Nafarroako Udalek 92 milioiko aurrezkia lortu zuten, eta 250 milioiko diuzaintzako soberakina. Zorra 207 milioikoa zen. Datu horiek onak izan arren, Olaetxeak Covid-19aren eraginaz ohartarazi die parlamentariei, pandemiak udalen kontuei ere kalte eginen baitie.

Goizeko agerraldia Nafarroako Parlamentuan
Asun Olaetxeak buruko osasunaren kudeaketari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, osasun mentalaren kudeaketari buruzko eginiko txostena aurkezteko.  Nafarroako Gobernuak, iaz, 58 milioi gastatu zituen arlo horretan. Olaetxeak azaldu duenez, azken urteotan gora egin du gastuak, duela bost urte 44 lau milioikoa baitzen.

Sesión de inauguración del curso sobre evaluación de políticas públicas.
Politika publikoen azterketarako bigarren ikastaroa hasia

Politika eta programa publikoak aztertzeko bigarren ikastaroa hasia da. Gaur goizean egin da inaugurazio ekitaldia. Ikastaroa Estatuko kontu epaitegiek, Administrazio Publikoen Institutuak eta Zerga Ikerketarako Institutuak antolatu dute. Gaurko ekaldian, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak parte hartu du, gainerako erakundeetako ordezkariekin. Ikastaroa heldu den urteko apirilera arte eginen da, telematikoki, eta Kontuen Ganberako auditore batek parte hartuko du. 

Irudian, ikastaroaren hasierako ekitaldia.

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako auditore ohia.
Ignacio Cabeza, FIASEPeko presidente berria

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako auditore ohia, FIASEP fundazioko presidente izendatu dute. Cabezak (Zaragoza, 1957) hiru hamarkada egin ditu Kontuen Ganberan, auditore. Horrez gain, unibertsitate irakaslea izan da, hitzaldi asko eman ditu eta artikulu asko idatzi ere, beti diru publikoaren kontrola hizpide hartuta. FIASEP-ek auditore publikoen prestakuntza du helburu. Egoitza Madrilen du. Pasa den urtarrilean, Cabezak 2019ko Gardentasuna saria jaso zuen Zaragozan. Irudian, Kontuen Ganberako auditore ohia, saria jaso ondoren.

 

Imagen de la comisión de este mediodía.
Asun Olaetxeak Gobernuak Tracasa Instrumental sozietateari eginiko enkarguei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak Gobernuak Tracasa Instrumental sozietate publikoari eginiko enkarguak aztertu dituen txostena aurkeztu du Parlamentuan.

Irailaren 2an, agerraldia Parlamentuan Tracasari buruzko txostena aurkezteko

Irailaren 2an, Kontuen Ganberak lehendakaria Parlamentuan agertuko da, Gobernuak Tracasa sozietate publikoari eginiko kontratuei buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia goizeko 9:15ean hasiko da. handik astebetera, beste agerraldi bat izanen da Osasunbideko langileriak kobratzen dituen ordainsari aldakorrez hitz egiteko. 

Imagen de la portada del manual de auditoría
FIASEP fundazioak auditoretzari buruzko esku liburua argitaratu du.

FIASEP fundazioak auditoretza publikoari buruzko eskuliburua argitaratu berri du. Bertan hogeita hamar bat kontu-ikuskariren testuak biltzen dira, horietako batzuk Kontuen Ganberako zenbait teknikarirenak. Testuak hiru zati ditu.

Subscribe to Noticias