Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Helio Robledak Enplegu Zerbitzuari buruzko txostena azalduko du gaur Parlamentuan

Helio Robleda Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia eta Lan Batzordearen aitzinean agertuko da gaur, eguerdiko 12:30etatik aurrera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari buruzko txostena aurkezteko. Lanaren datu eta konklusio nagusiak azpimarratzeaz gain, Robledak UGT eta CCOO sindikatuek Kontuen Ganberari eginiko kritikei ere erantzunen die. Jakina denez, aipaturiko sindikatuek profesionaltasun eta independentzia falta leporatu zioten Kontuen Ganberari, txostenaren atzean arrazoi politikoak zirela gaineratuz.

Kontuen Ganberak 33 txostenen eginen ditu aurten

Nafarroako Kontuen Ganberak 33 txosten eginen ditu aurten, berriki onarturiko planaren arabera. Horiei Parlamentuak datozen hilabeteotan eska ditzakeenak ere gehitu behar zaizkie.
Urteroko txostenez gain (kontu orokorrak, udal nagusiak), Kontuen Ganberak fiskalizatuko dituenen arten daude, besteak beste, Unibertsitate Publikoa, Gobernuak ikerketa eta garapena bultzatzeko emaniko laguntzak, itzalpeko ordain-sariagatik iaz pagatutakoa, udalei azken urteotan emaniko diru-laguntzak, Moderna Fundazio eta iruzurraren aurkako plana.

Un grupo de estudiantes de Derecho de la UPNA visita la Cámara de Comptos
Unibertsitate Publikoko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Fakultateko lehen kurtsoko ikasle talde bat Kontuen Ganberara etorri da, egoitza bisitatu eta erakundearen berri jasotzeko. Irakasleek barneko patioa eta lehen solairua ikusi ondoren, Kontuen Ganberan eginiko txanponen erakusketa ikusi dute, eta baita erakundearen berri ematen duen bideioa ere. Irudian, ikasleak komunikazio arduradunaren azalpenak entzuten.

Alumnos de la ETI de Tudela visitan la Cámara de Comptos
Tuterako ETI lanbide ikastetxeko ikasleak, Kontuen Ganberan

Gaur Tuterako ikaslea talde bat izan dugu bisitari. ETI lanbide eskolako taldea da, administrazio modulua ikasten ari dena. Kontuen Ganberaren berri jaso nahi zuten, batez ere erakundearen antolamendua eta zereginak. Bisita amaiturik, Parlamentura joan dira, han ere bisita antolatua zutelako.

Helio Robleda eta lau teknikari, Auditoriari buruzko Kongresu Nazionalean

Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea, auditore bat, legelari bat eta bi teknikari Madrilen dira, FIASEP fundazioak antolaturiko auditoriaren kongresu nazionalean parte hartzen. Bertan diru publikoaren kontrolak dituen erronka nagusiak aztertzen ari dira. Nafar ordezkariek komunikazio batzuk aurkeztu dituzte Madrilgo kongresuan.

Alumnos/as de Cuatrovientos, de visita en la Cámara de Comptos
Cuatrovientos institutuko talde bat, gure egoitzan bisitan

Cuatrovientos institutuko ikasle talde bat gure egoitzara etorri da gaur goizean. Administrazio eta Finantza goi zikloko ikasleak ziren, auditoriaz ere zerbait ikasten dutenak. Erakundearen berri orokorra jaso ondoren, Kare Moreno auditorearen azalpenak jaso dituzte. Amaieran, barneko patioan argazkia egin diegu.

Miguel Álvarez Bonaldek irabazi du "Mariano Zufia" saria

Miguel Álvarez Bonald, Espainiako Kontuen Epaitegiko kontseilari ohiak irabazi du "Mariano Zufía" sari. FIASEP fundazioak ematen duen saria diru publikoen fiskalizazioan aritutako norbaiten meritua nabarmentzea du helburu. Saria heldu den 23an jasoko du Madrilen, Autidoria Publikoaren kongresuan.

Alvarez Bonal Kontuen Ganberako guztion laguna da. Mariano Zugiaren adiskidea, haren aholku eta laguntza oso garrantzitsuak izan ziren Kontuen Ganberaren hasierako urteetan. Antsoleaga karrikako egoitzatik, zorionak Migueli!

Kontu-epaitegietako ordezkariak, Madrilgo epaitegiko ordezkariekin bildu dira

Autonomietako kontu epaitegietako ordezkariak Madrilgo Kontu Epaitegikoekin elkartu dira gaur Madrilen, kontrol erakundeena arteko elkar-lanaz hitz egiteko. Aipatzekoa da Madrilgo Kontu Epaitegiko kontseilariak berriki aukeratu dituztela, eta autonomietako kontrol erakundeekin ahalik eta azkarren bildu nahi zuten, kontrol maila ezberdinen arteko harremana hobetzeko. Kontuen Ganberako ordezkaria Helio Robleda presidentea izan da.

Visita de alumnos/as del Politécnico de Tafalla
Tafallako Politeknikoko ikasleak, Kontuen Ganberan

Tafallako Politeknikoko Administrazio zikloko talde bat gure egoitzara etorri da gaur goizean, Ansoleaga karrikako eraikina ezagutzera. Taldeak aurretik Parlamentua eta Iruñeko Udala bisitatu ditu. Gurean barneko patioa eta solairu nagusia erakusteaz gain, erakundearen historiaz eta gaur egungo egoeraz hitz egin diegu. Joan aurretik argazkia egin dugu patioan.

Helio Robledak ogasunaren egoera aztertuko du gaur Parlamentuan

Helio Robleda, Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko ekonomia batzordearen aitzinean agertuko da, nafar ogasunaren egoeraz mintzatzeko. Parlamentuak berak eginiko eskaerari jarraituz, Kontuen Ganberak ogasunaren ekainaren 30eko egoerari buruzko txostena kaleratu du, amaitu gabeko ekaldi batez egiten duen lehena. Agerraldia arratsaldeko lau eta erdietan hasiko da.

Subscribe to Noticias