Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Nafarroako Ogasunaren egoerari buruzko txostena, kalean

Nafarroako Kontuen Ganberak Foru Ogasunari buruzko txostena argitaratu du. Txostenaren helburua zen aurtengo ekainaren 30eko egoera aztertzea, bereziki aurreikusitako diru-sarrera eta gastuen arteko oreka. Txostenak emaniko datuen arabera, ekaineko datuak kontuan hartuz Gobernuak ez luke defizitaren helburua lortuko, 75 eta 105 milioi arteko desbideraketa dagoelako. Bestalde, Ogasunaren zorra 2.725 milioikoa da, enpresa publikoena ere kontuan hartuz. Kontuen Ganberak dioenez, Gobernuak ez du zor gehiago hartzeko ahalmenik.

Helio Robledak udalerri nagusien kontuak azaldu ditu Parlamentuan

Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuan izan da gaur goizean, udalerri nagusien kontuak azaltzeko. Helio Robleda Toki Administrazioaren aitzinean agertu da berriki kaleraturiko txostenaren berri emateko. Txostenaren konklusioak aztertu ondotik, udal zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko beharra azpimarratu du.

"Caravinagre" y "Patata" visitan la Cámara de Comptos
Caravinagre eta Patata kilikiek gure egoitza bisitatu zuten

Iruñeko erraldoien konpartsa Antsoleaga karrikako egoitzatik pasatzen da urtero, parte-zaharrean egiten dituen ibilbideetan. Orain arte, ordea, inoiz ez zuten etxea ezagutzeko aukera izan, itxita egoten delako. Caravinagre eta Patata kilikiek Iruñeko etxerik zaharrena bisitatu nahi zutela adierazi zuten, eta Kontuen Ganberako komunikazio arduradunak plazer handiz zabaldu zien atea. Kilikiak ez ezik, haur talde bat ere arrapaladan sartu zen gure egoitzara, kilikien atzetik. Azkenean, barneko patioan lasterka ibili ziren, batetik bestera, kilikiengandik ihesi.

Grupo de la Iglesia de San Blas de Burlada en la Cámara de Comptos
Burlatako San Blas elizako talde bat Kontuen Ganbararen egoitzan

Burlatako San Blas elizako talde bat Kontuen Ganberaren egoitzara etorri da gaur goizean. Barneko patioa eta lehenbiziko solairua ikusi ondoren, erakundearen bideoa ikustera joan dira. Amaitzeko, argazkia atera dugu patioan.

Helio Robleda participa en el ciclo "Ideas para una reforma del régimen local en Asturias"
Helio Robledak udalen fiskalizazioaz hitz egin du Asturiasen

Nafarroako Kontuen Ganberako presidenteak  Asturiaseko Ridea institutuak antolaturiko mahai-inguru batean parte hartu zuen atzo. Asturiaseko udal antolaketa hobetzeko ideiak biltzea du xede aipaturiko institutuaren ekimenak. Atzoko mahai-inguruan udalen kudeaketa eta kontrola aztertu zen. Robledaz gain, beste bi aditu mintzatu ziren: Begoña Sesma Oviedoko Unibertsitateko irakaslea eta Manuel Fueyo kontu-hartzailea. Robledak Kontuen Ganberak udal sektorean eginiko lana azaltzeaz gain, kontrol erakundeetako kideen independentzia bermatzeko beharra azpimarratu zuen.  

El fiscal jefe del Tribunal de Cuentas, en la Cámara de Comptos
Olayo Gonzalez, Kontuen Ganberaren egoitzan

Espainiako Kontuen Epaitegiko fiskalburuak Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu du. Ganberako presidenteare, idazkari nagusi eta auditoreekin elkartu ondotik, hitzaldi bat eman du epaitegiko fiskaltzaren lana azaltzeko.

Helio Robledak sei udali buruzko txostenak aurkeztu ditu Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Toki Administrazio Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, erakundeak berriki karrikaraturiko sei udali buruzko txostenak aurkezteko: Altsasu, Etxauri, Faltzes, Lekunberri, Ribaforada eta Bianako Udalei buruzkoak, hain zuzen.

Anai Astiz kontseilaria Helio Robledarekin elkartu da

Anai Astiz, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko kontseilaria, Kontuen Ganberara etorri da gaur goizean, erakundeko presidentearekin elkartzeko. Departamentuko beste goi kargu batzuek lagundurik, Astizek departamentuaren helburu nagusiak azaldu dizkie Helio Robledari, idazkari nagusiari eta auditoreei.

Luis Ordokik Auditoria Publica aldizkariaren saria jaso du

Kontuen Ganberako idazkari nagusiak Auditoría Pública aldizkariaren saria jaso zuen atzo, Toledon eginiko ekitaldi batean. Maria Dolores de Cospedal Castilla La Manchako presidenteak eman zion Ordokiri iazko artikulurik hoberenari dagokion saria. Saria jaso ondoren, nafarrak kontrol erakundeen lanaren aldarrikapena egin zuen, beti ere independentzia eta  profesionaltasunean  oinarritu behar dela azpimarratuz.

Alumnos del Colegio Príncipe de Viana de Olite, de visita en la Cámara de Comptos
Erriberriko Bianako Printzea eskolako ikasleak, Kontuen Ganberan

Erriberriko Bianako Printzea eskolako lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek bisita egin digute gaur goizean.Raquel Echecon, Miriam Marco  eta Jesus Blasco irakasleek lagundurik, gure egoitzara etorri dira Kontuen Ganberaren berri jasotzeko asmoz. Bisita amaitu aurretik, barneko patioan argazki bat egin dugu. Irudian 6. mailako neska-mutikoak.

Subscribe to Noticias