Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Informes Nafarroako Kontseiluaren urteko kontuak, 2024

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak 2024ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertu ditu.

(534)
Berriak Kontu Epaitegiko Padua Ortiz de Mendivil kontseilaria, Kontuen Ganberan bisitan

Estatuko Kontu Epaitegiko autonomia Elkargoetako kontseilari Luis Antonio Padua Ortiz de Mendivilek Kontuen Ganbera bisitatu du. Kontseilaria Kontuen Ganberako lehendakariarekin elkartu da, bi erakundeen arteko harremanez mintzatzeko. Ondoren, Padua Ortiz de Mendivil eta Ignacio Cabeza Nafarroako Jauregira joan dira, Maria Chivite Nafarroako…

Berriak Ignacio Cabeza, diru publikoaren kontrola eta ustelkeria aztertzen dituen kongresu batean hizlari

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak diru publikoaren kontrola eta ustelkeriaren aurkako borroka aztergai dituen kongresu batean parte hartu du. Salamankako Unibertsitatea eta Brasilgo Rui Barbosa Institutua dira kongresuaren antolatzaileak. Ekimenaren helburua da diru publikoaren kontrolaz eta ustelkeriaz gogoeta egitea, bereziki kontrol…

Berriak Ignacio Cabeza Nafarroako Gizarteratzeko Enpresen Elkarteko ordezkariekin elkartu da

Nafarroako Gizarteratzeko Enpresen Elkarteko kideak Kontuen Ganberako lehendakariarekin eta Miguel Aurrekoetxea auditorearekin elkartu dira. Bileran, elkartearen hiru ordezkarik parte hartu dute: Ainhoa Zabalza lehendakaria, Consuelo Corella idazkari teknikoa eta Estibaliz Vargas kolaboratzailea.

Berriak NUPko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan bisitari

NUPko ikasle talde batek gure egoitza bisitatu du. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako azken kurtsoko ikasleak dira, Beatriz Iribarren irakaslearekin kudeaketa publikoa ikasten dutenak. Egoitza ikusteaz gain, klase praktikoa izan dute Karen Moreno gure auditorearekin. Irudian, ikasle talde gure egoitzako patioan. 

Berriak Irene Ayerra Balduz: "Odola baliabide funtsezko, eskasa y galkorra da; oso ongi kudeatu behar da"

"Berrikuntza kudeaketa publiko eraginkorrarako" zikloaren barruan, gaur Irene Ayerra Balduz gazte empresaria izan dugu hizlari. Erriberriko Hemotic empresako burua da. Enpresaren helburua da odol bankuen eraginkortasuna hobetzea, algoritmoa erabiliz. Bertan, Adimen Artifizialeko, Datuen Zientziako eta Informatikako aditua ari dira lanean.  

Berriak Raquel González eta Joaquin Izquierdo, Auditoría Publica Ulpiano Villanueva sariaren irabazle

Raquel González Virgidano eta Joaquín Izquierdo Peris, Balentziako Kontu Epaitegiko teknikariak, Auditoría Publica Ulpiano Villanueva sariaren irabazleak dira. Horixe erabaki zuten Estatuko kontu epaitegietako presidenteek atzo eginiko bilkuran. Auditoría Publica Estatuko autonomietako kontu epaitegiek argitaraturiko aldizkaria da. 2024an…

Berriak Gobernuko barne kontroleko ordezkariak, Kontuen Ganberan hizlari

Nafarroako Gobernuko barne kontroleko hiru teknikari hizlari izan ditutu Kontuen Ganberan. Javier Larrayak, Elena Gardek eta Maria Carmen Garciak barne kontrolaren antolaketa sistemaren berri eman digute. Aurtengo kontrol planaz ere mintzatu dira. Jardunaldiaren helburua zen Gobernuko barne kontrolaren eta Kontuen Ganberak egien duen kanpoko…

Berriak Patxi Vera arartekoa Ignazio Cabezarekin elkartu da

Nafarroako Ararteko Patxi Vera Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariarekin elkartu da gaur goizean. Bi erakundeek, Parlamentuaren menpekoak, administrazioen kontrola dute helburu. Arartekoak biztanleriaren eskubideen alde egiten du; Kontuen Ganbera, berriz, diru publikoaren kotrolaz arduratzen da. Vera eta Cabeza 2022ko udaberrian hartu…

Informes Tuterako Udalaren 2023ko langileria, kontratazio publikoa eta sektore publiko instituzionaleko dirulaguntzak

Kontuen Ganberak Tuterako Udaleko erakunde autonomoen eta fundazioen kudeaketa aztertu du. Hain zuzen, hiru kontu ikuskatu ditu: langileriaren, kontratazioaren eta diru-laguntzen kudeaketa. Txostenak lizitatu beharreko kontratazio zuzenak eta epea amaitua zuten kontratu batzuk atzeman ditu. Kontuen Ganberak Tuterako Udaleko erakunde autonomoen…

(605 KB)

Antesala despacho presidencia