Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Ignacio Cabeza Chivite eta Hualderekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakaria Maria Chivite lehendakariarekin eta Unai Hualde Parlamentuko lehendakariarekin elkartu da gaur goizean. Bi agintari nagusiei datozen sei urteotako helburuak azaldu dizkie: diru publikoaren erabilpen eraginkorra bultzatzea, biztanleriarengana hurbiltzea eta Kontuen Ganberaren lana ahalik eta gehien automatizatzea,…

Berriak Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberak lehendakaria: "Kudeaketa publikoan helburuan betetzen diren ala ez aztertu behar dugu"

Ignacio Cabeza del Salvador Kontuen Ganberako lehendakari kargua hartu du, gaur eguerdian Nafarroako Parlamentuan eginiko ekitaldi batean. Cabeza Parlamentuak berak aukeratu zuen lehendakari pasa den ostiraleko osoko bilkuran 29 botorekin. Alde PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeek bozkatu zuten. Navarra Sumak eta Izquierda-…

Berriak Ignacio Cabeza del Salvador, Kontuen Ganberako lehendakari berria

Nafarroako Parlamentuak Ignacio Cabeza del Salvador aukeratu du Kontuen Ganberako lehendakari. Haren hautagaitza PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeek aurkeztu ondoren, bozketa gaur goizeko osoko bilkuran egin da eta emaitza honakoa izan da: 29 aldeko boto eta 21 boto zuri.

Berriak Asun Olaetxearen azken agerraldia

Gaur eguerdian, Kontuen Ganberako lehendakariak azken agerraldia egin du Parlamentuan. Foru Araubideko Batrordearen aitzinean egin du, Kontuen Ganberaren iazko memoria eta kontuak aurkezteko. Eledun guztiek azken sei urteotako lana eskertzeaz gain, zorte ona opa diote hemendik aurrerako erronketan. Nafarroako Parlamentuak gaur zortzi aukeratuko…

Berriak Apirilaren 8an aukeratuko da Kontuen Ganberako lehendakaria

Parlamentuko mahai eta eledunen gaurko bileran Kontuen Ganberako lehendakari berriaren aukeraketa aztertu da. Hautagaiak aurkezteko epea amaiturik, bakarra dago: Ignacio Cabeza del Salvador. Haren hautagaitza PSN, Geroa Bai, EH-Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute. Lehendakari berria aukeratzeko bozketa apirilaren…

Berriak Asun Olaetxeak udalen administrazio elektronikoari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Asun Olaetxea parlamentuan agertu da gaur eguerdian, udal administrazio elektronikoari buruzko saioa aurkezteko. Agerraldia lurralde kohesioko batzordean egin da. Txostenaren konklusioak ikusita, Olaetxeak gomendio bat luzatu dio Nafarroako Gobernuari: azterketa bat egin dezala, Nafarroako udalak administrazio elektronikoa nola ezartzen ari diren…

Berriak Kontuen Ganberako lehendakaria bi batzorderen aitzinean agertu da

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak bi agerraldi egin ditu gaur Parlamentuan. Batetik, Ekonomia y Ogasun Batzordean, enpresa publikoen langileriaren kontratazioaz hitz egiteko. Gaia 2020ko kontu orokorrei buruzko txostenean aztertu zen, Navarra Sumak eskatuta. Parlamentuko taldeak bi konturen azterketa eskatu zuen: aldi baterako…

Berriak Kontuen Ganberako ateak, zabalik berriro

Pandemiaren seigarren olatua gainditurik, denok arnasa hartu eta betiko bizimodura itzultzen saiatzen ari gara. Kontuen Ganberan ere, Covid-19aren aurreko garaian arrakasta handia zuen bisita-programari heldu diogu berriro. Gaur bertan, Iruñeko eta Atarrabiako lagun talde bat etorri zaigu. Gure egoitza ederra ezagutu nahi zuten eta, bide batez,…

Berriak Asun Olaetxeak autonomietako kontu epaitegietako buruek Madrilgo Kontu Epaitegiarekin eginiko bileran parte hartu du

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea autonomietako kontu epaitegietako buruek Madrilgo Kontu Epaitegiarekin Salamankan eginiko bileran parte hartu. Bileraren helburua zen kooridinazioa areagotzea, kasu hoentan toki administrazioan. Bi gai nagusi aztertu dituzte: Next Generation funtsen kontrola eta aurtengo fiskalizazio programa. Argazkian…

Berriak Parlamentuak Kontuen Ganberako presidentegaiak aurkezteko epea zabaldu du

Parlamentuak Kontuen Ganberako presidentegaiak aurkezteko epea zabaldu du, laster amaituko baita Asun Olaetxearen agintaldia. Beraz, gaurtik aurrera eta martxoaren 10 arte parlamentuko taldeek hautagaiak aukezteko aukera dute. Kontuen Ganberako lehendakari izateko ekonomia edo zuzenbide litzentziaduna izan behar da. Lehen bozketan gehiengo osoa…

Antesala despacho presidencia