Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Informes Nafarroako Parlamentua (2019)

Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamentuko iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Nafarroako Parlamentuak iaz 12,3 milioi gastatu zuen. Gastu nagusia langileriarena da (7,4 milioi). Ondorengoak honakoak dira: transferentzi arruntak (2,8), ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa (1,3 milioi) eta inbertsioak (milioi bat).

(488 KB)
Informes Nafarroako Kontseilua (2019)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2019ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira.  

(215 KB)
Informes Nafarroako Arartekoa (2019)

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren iazko kontuei buruzko txostena egin du. Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Erakundeko burua Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Javier Eneriz da erakundeko burua 2007tik. 2013an agintaldia amaitu…

(248 KB)
Informes Tracasa sozietateari eginiko enkarguak (2017-2019)

Kontuen Ganberak Gobernuak Tracasa Instrumental sozietate publikoari eginiko enkarguak aztertu ditu. Enpresa hori 2016an sortu zen, Tracasa bitan zatitu zelarik. Zatiketa Europak kontratazio publikorako ezarritako arautegia betetzeko egin zen. Tracasa Instrumental administrazio publikoen enkarguetarako sortu zen; Tracasa Mercado, berriz, merkatu…

(1,60 MB)
Informes Osasunbideko ordainsari aldakorrak (2018-2019)

Nafarroako Kontuen Ganberak Osasunbideko langileriak kobratzen dituen ordainsari aldakorrak aztertu ditu. Txostenak azken bost urteotako datuak eman ditu. Horrez gain, sakon aztertu ditu azken bi urteotako ordainketarako erabili diren informazio sistemak. Kontu-ikuskaritza informatikoari esker, 2018ko eta 2019ko ordainketa gehienak aztertu dira (…

(648 KB)
Informes Figaroleko Kontzejua (2018)

Nafarroako Kontuen Ganberak Figaroleko Kontzejuaren 2018ko kontuak aztertu ditu. Figarol 300 biztanleko herria da, Zarrakazteluko Udalerrikoa. 

(270 KB)
Berriak Auditoria Publica aldizkariaren zenbaki berrian, Kontuen Ganbera protagonista

Auditoria Publica aldizkariaren ekaineko zenbakia argitaratu da. Bertan, Kontuen Ganberako teknikari eta tekniakri ohi batzuen iritzi artikuluak irakur daitezke. Horrez gain, Luis Ordoki idazkari nagusi ohiari eginiko elkarrizketa eskaintzen du.  Hortxe duzue zenbakiaren lotura:  http://asocex.es/numero/75  

Berriak Kontu epaitegietako buruak, koronabirusaren eragina aztertzeko prest

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariek bilera bat egin dute gaur, koronabirusak kontrol erakundeetan izan duen eragina aztertzeko. Kontrol erakundeetako teknikariek lanean segitu dute, etxetik. Osasun krisiak administrazioen kontuetan eragin handia izanen duela azpimarratu dute. Kontrol erakundeak hori guztia aztertzeko prest daude. Horrez gain…

Berriak Asun Olaetxeak, etzi, toki sektoreari buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da etzi, ekainak 3, toki sektoreari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia goizeko 9:15ean dago iragarrita, Parlamentuko osoko bilkuren aretoan, osasun agintariek covid-19ari aurre egiteko emaniko aholkuak betetzeko.

Berriak Kontuen Ganbera, berriro zabalik

Koronabirusak sorturiko krisiaren ondorioz, Kontuen Ganberako guztiok lanetik aritu gara lanean azken bi hilabeteotan, osasun agintarien aginduak betez. Gaurtik etxeko atea zabalik dago, nahi duten teknikariek hemen lan egin dezaten. Besteek etxetik segituko dute, esku artean ditugun txostenak landuz.  

Antesala despacho presidencia