
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Informes | Barañaingo Udala (2017)
Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2017ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena. Barañainek 20.124 biztanle ditu. Udalak bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udal Kirol… |
||
Informes | Bermatutako Errenta eta Gizarte Inklusioa (2016-2018)
Nafarroako Kontuen Ganberak bermatutako errentari buruzko txostena argitaratu du. Ikuskaritzan errentaren kudeaketa eta kontrola aztertu dira. Txostenaren eskaera Parlamentuak egin zuen, PSNk bultzatuta. Txostenak gogoratzen duenez, 2016an Parlamentuak gizarteratze eta bermatutako errenta arautzen dituen legea onartu zuen. Errentaren helburua zen… |
||
Informes | Fiteroko Udala (2017)
Nafarroako Kontuen Ganberak Fiteroko Udalaren 2017ko kontuei buruzko txostena kaleratu du. Fitero 2.034 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, erakunde autonomoa dago: Zahar Etxea. Udalak 10 langile ditu, eta Zahar Etxeak 21. Fiteroko Udalak, 2017ko ekitaldian, 1,8 milioi gastatu zuen. Gastuak ere berdintsuak izan ziren. Gastu nagusia ohiko… |
||
Informes | Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren errezeta elektronikoaren kudeaketa
Kontuen Ganberak botiken kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. Txostenaren helburua da Osasunbideak arlo horretan egiten duen kudeaketa aztertzea; biztanleek botiketan ordaintzen duten portzentajea egokia den egiaztatzea; eta horren kontabilitateaz iritzia ematea. |
||
Berriak | Joseba Asiron alkatea, Kontuen Ganberan bisitan
Joseba Asiron Iruñeko alkatea gure egoitzan izan da gaur, "Kontuen Ganberako topaketak" ekimenean parte hartuz. Horren bitartez, Nafarroako pertsonaiak ekartzen ditugu gure etxera, guk ezagutzeko eta haiek ere ezagutu gaitzaten. Ohi bezala, Komunikazio arduradunak elkarrizketa egin dio Ganberako profesionalen aitzinean. Aurretik, egoitza erakutsi… |
||
Informes | Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2017)
Nafarroako Kontuen Ganberak Unibertsitate Publikoari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2017ko kontuak eta unibertsitatearen finantza egoera aztertu ditu. Aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena ere egin du. Hona hemen 2017ko datu nagusiak: NUPren gastuak 78 milioi izan ziren, eta diru-sarrerak berdintsuak: 77 milioi. Langileriak… |
||
Informes | Toki Ogasunek Nafarroako zergetan parte hartzeko funtsa (2009-2018)
Nafarroako Kontuen Ganberak udalek zergetatik jasotzen duten funtsa aztertu du. Txostenaren helburua da Nafarroako Gobernuak udalei emaniko diru funtsa nola banatzen den aztertzea. Txostenak gogoratzen duenez, toki ogasunen lehen arautegia 1981ekoa da. Orduan, Nafarroako Ogasunak kobratzen dituen zergetatik udalei portzentaje finkoa ematea… |
||
Berriak | Asun Olaetxeak Salestarren hirigintza operazioaz hitz egin du Parlamentuan
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertu da gaur, Salestarren hirigintza operazioari buruzko txostena aurkezteko. Asun Olaetxeak bi kontu azpimarratu ditu: ez dela egokia hirigintza ikastetxe baten lekualdatzea posible egiteko erabiltzea; eta administrazioak arrisku handia hartu zuela Saletarrekin sinaturiko hitzarmenean. |
||
Informes | Iruñerriko Zerbitzuak sozietate publikoaren langileriaren kontratazioa (2012-2017)
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñerriko Zerbitzuak sozietate publikoaren langileriaren kontratazioa aztertu du. Enpresa publikoa Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen zerbitzuak emateko. Txostenaren eskaera Nafarroako Parlamentuak egin zuen, UPNk bultzaturik. 2015 eta 2017 arteko langileriaren kontratuak aztertzeko eskatu zuen, bereziki Estatuaren… |
||
Berriak | "Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkiak" liburua aurkeztu dugu
Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak "Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak" liburua aurkeztu dute. Liburuak bi erakundeek iaz hitzarmen ekonomikoaz antolatu zuten jardunaldiko edukia jasotzen du. Ekitaldian Uxue Barkos lehendakariak, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak… |
Antesala despacho presidencia