Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Informes Iruñeko Udalaren kontu orokorra, 2023

Kontuen Ganberak Iruñeko Udalaren 2023ko kontuei buruzko txostena argitaratu du.Txostenak udalaren finantza egoera ona azpimarratzen du. Honako datuok dira horren isla: 8 milioiko aurrezki garbia, 41 milioiko diruzaintzako gerakina eta zorraren jaitsiera (36 milioi, 2023ko amaieran). Iaz, Iruñeko Udalak eta haren erakunde autonomoek (Haur Eskolak…

(25082kb)
Berriak Unai Hualde eta Ignacio Cabezak Kontuen Ganberaren lanaren garrantzia azpimarratu dute

Gaur eguerdian, Kontuen Ganberaren Foru Legearen 40. urteurreneko ekitaldia ospatu da Nafarroako Parlamentuan. Parlamentuko presidente Unai Hualdek eta Kontuen Ganberako presidente Ignacio Cabezak hitz egin dute. Biek ala biek mezu argia utzi dute: funtsezkoa dela Kontuen Ganberak diru publikoaren gainean egiten duen kontrola. Unai Hualdek…

Berriak Sunsundeguiri eginiko diru-ekarpenak, etxebizitza babestuaren kudeaketa eta genero ikuspegia aurrekontuetan, datorren urteko txostenetako batzuk

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak heldu den urteko lan-programa aurkeztu du gaur Parlamentuan, Mahaiaren eta eledunen Batzordearen bileran. Kontuen Ganberak 22 txosten eginen ditu. Urteko kontu orokorrei buruzkoaz gain, Parlamentua, Arartekoa eta NUP fiskalizatuko ditu.

Berriak Begoña Sesmak Auditoria Pública saria jaso dut

Begoña Sesma Zuzenbide Finantzarioko katedradunak Auditoría Pública saria jaso zuen atzo. Ekitaldia Toledon egin zen, Castilla Mantxako korteen egoitzan, bertan elkartu batziren kontu epaitegietako buruak eta Kontue Epaitegiko ordezkariak. Sesmak kontratazio publiko irregularrari buruz idatzitako artikuluari esker irabazi du saria.   

Informes Nafarroako Toki Administrazioa, 2022

Kontuen Ganberak tokiko sektore publikoari buruzko txostena argitaratu du. Bertan, udal eta gainerako toki erakundeen antolaketaren berri ematen da, bai eta 2002ko abenduaren 31ko finantza egoerari buruzko iritzia ere. Txostenak bi kontu azpimarratzen ditu: Nafarroako tokiko sektorearen finantza egoera ona dela; eta udal mapa aldatu behar dela,…

(3588)
Berriak Administrazio publikoaren erreformari buruzko jardunaldia.

        Kontuen Ganberak administrazio publikoaren erreformari buruzko jardunaldia antolatu du, Kontuen Ganberaren Foru Legearen 40. urteurrenaren karietara. Jardunaldia abenduaren 20an eginen da, Iruñeko Civican aretoan. Plazak mugatuak dira. Jardunaldia gaztelaniaz eginen da. Behean dituzue programa eta izena emateko lotura.  

Informes Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontratazio publikoko arriskuen azterketa (2019-2023)

Kontuen Ganberak Kontratazio Atariari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak bi helburu ditu: arrisku-arloak identifikatzea eta aipaturiko atariaren gardentasun maila aztertzea Txostenak Kontratazio Atariaren azken bost urteotako funtzionamendua aztertu du. Hiru dira bertan agertzen diren kontratu motak: obra, zerbitzua eta hornikuntza. 2019an…

(1394)
Berriak Miguel Ángel Aurrecoechea, Toki Zuzenbideko Euskal Mintegiko hizlari

Toki Zuzenbideko Euskal Mintegiak aurten 18. edizioa ospatu du. Nafarroako Kontuen Ganberako auditoreak, Miguel Ángel Aurrecoecheak, parte hartu zuen, “Babesletza-kontratuak, diru-laguntzak eta lankidetza-hitzarmenak. Araubide juridikoa eta ezberdintasun nagusiak” izeneko saioan hizlari gisa, joan den ostiralean.

Informes Nafarroako Kontu orokorrak (2023)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontu Orokorren adierazle ekonomikoen bilakaera ona nabarmentzen du, 2022ko datuekin alderatuta. Hala ere, salbuespenak aipatzen ditu kontabilitatean, kontratazioan eta sozietate publikoen sorreran. Kontuen Ganberak 2023ko kontu orokorrei buruzko txostena argitaratu du. Bertan Foru Administrazioaren finantza-egoeraren…

(7.960 KB)
Informes Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitatearen kontu orokorra (2023)

Kontuen Ganberak Iratiko Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitatearen iazko kontuak aztertu ditu. Txostena oso kritikoa da Mankomunitatearen kudeaketarekin. Batetik, kontuek ez dutelako finantza-egoera islatzen; bestetik, kudeaketan lege-hauste asko daudelako. Iratiko Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateak Agoitz aldeko hamaika udalerri biltzen ditu…

(578 KB)

Antesala despacho presidencia