Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Udal montepioaren defiziataren banaketa, aztergai bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da bihar, ekainak 20, udal montepioaren defizitaren banaketari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia eguerdiko 12etan izanen da, Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Batzordearen aitzinean.

Berriak Sodenak Davalor enpresari emaniko maileguei buruzko txostena, etzi aztergai Parlamentuan

Kontuen Ganberako lebendakari Asun Olaetxea Parlamentura joanen da etzi, ekainak 14, berriki kaleraturiko txosten bat aurkezteko: Sodena sozietate publikoak Davalor enpresari emaniko maileguaei buruzkoa. Txostena maiatzaren amaieran argitaratu zen, eta PP parlamentarioak Olaetxearen agerraldia eskatu zuen. Bilera Garapen Ekonomikoaren Batzordean…

Informes Gazolazko Kontzejua (2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak Gazolazko Kontzejuaren 2015eko kontuak aztertu ditu, Kontzejuko presidenteak berak eginiko eskariari erantzunez. Eskaeran kontu zaharrago bat aztertzeko ere eskatu zitzaion Ganberari: 2008an kontzejuaren kontutik kobraturiko 9.000 euroko txekearekin zer gertatu zen. Gazolatz Zizurko Zendeako kontzejua da, 135…

()
Informes Olaztiko Udala (2015)

Kontuen Ganberak Olaztiko Udalaren 2015eko kontuak aztertu ditu. Txostena Parlamentuko eledunen Batzordeak eskatu zuen, UPN taldearen eskariari oniritzia eman ondoren. Txostenak dioenez, 2015ean Olaztiko Udalak 1,8 milioi gastatu zuen, eta 2,2 milioi bildu. Udalak badu erakunde autonomo bat –musika eskola- eta sozietate bat: erburua Olazti, SL.…

()
Berriak Olaetxeak gizarte larrialdietarako diru-laguntzei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joan da gaur, gizarte larrialdietarako diru-laguntzei buruzko txostena aurkeztera. Maiatzaren hasieran kaleratutako txostenak Gobernuak 2015eko amaieran egoera larrian dauden pertsonei emanko diru-laguntzen kudeaketa aztertu zuen. Diru-banaketa herrietako gizarte zerbitzuen bitartez egin zen.

Informes Nafarroako Kontseilua (2016)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2016ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira. Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. 2016ra arte, zazpi kidek osatzen zuten, bost Parlamentuak aukeratuak eta beste biak Gobernuak proposatutakoak. 2016ko lege…

()
Informes Udal Montepioren defizitaren banaketa

Nafarroako Kontuen Ganberak udal montepioari buruzko txostena argitaratu du. Bi tokitatik heldu zen lana egiteko enkargua. Batetik, Parlamentuak eskatu zuen, "gaur egun Montepioak udalentzat sortzen dituen arazoak" ikusita; eta, bestetik, Lizarrako Udalak ere eskaera bera egin zuen, montepioaren defizitak udal kontuetan duen eraginaz kezkatuta.…

()
Berriak Uxue Barkos kontu epaitegietako presidenteekin elkartu da

Uxue Barkos lehendakaria kontu epaitegietako presidenteekin elkartu zen atzo, Nafarroako jauregian. Tronu Aretoan eginiko harreran, lehendakariak kontrol instituzioen lanaren balioa azpimarratu zuen, legezkotasuna ez ezik eraginkortasuna ere aztertu behar dela nabarmenduz. “Zuek eraginkortauna, efizientzia eta ekonomia aipatzen dituzue askotan.…

Berriak Kontu epaitegietako buruak Iruñean elkartu dira

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Iruñean elkartu dira gaur, Kontuen Ganberaren egoitzan, diru publikoaren kontrolari loturiko gai batzuk aztertzeko. Gaurko bileran, bereziki administrazio publikoen fiskalizazioa azkartzeko proposamenez hitz egin dute. Kontuen ikuskaritza aurreratzeko modu bakarra kontuen ixtea ere azkartzea denez, horixe…

Berriak Mikel Irujo hizlari, Europari buruzko jardunanaldi batean

Kontuen Ganberak Europari buruzko jardunaldia antolatu du. Etxeko teknikoei zuzenduriko jardunaldian bi hizlari izan dira: Mikel Irujo, Nafarroak Bruselan duen ordezkaria; eta Izaskun Goñi Politika Ekonomikoko zuzendari nagusia. Irujok Europako erronkez eta Nafarroak Europar Batasunean egin dezakeenaz mintzatu da. Izaskun Goñik Europatik datozen…

Antesala despacho presidencia