Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Kontuen Ganberako lehendakaria bi batzorderen aitzinean agertu da

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak bi agerraldi egin ditu gaur Parlamentuan. Batetik, Ekonomia y Ogasun Batzordean, enpresa publikoen langileriaren kontratazioaz hitz egiteko. Gaia 2020ko kontu orokorrei buruzko txostenean aztertu zen, Navarra Sumak eskatuta. Parlamentuko taldeak bi konturen azterketa eskatu zuen: aldi baterako…

Berriak Kontuen Ganberako ateak, zabalik berriro

Pandemiaren seigarren olatua gainditurik, denok arnasa hartu eta betiko bizimodura itzultzen saiatzen ari gara. Kontuen Ganberan ere, Covid-19aren aurreko garaian arrakasta handia zuen bisita-programari heldu diogu berriro. Gaur bertan, Iruñeko eta Atarrabiako lagun talde bat etorri zaigu. Gure egoitza ederra ezagutu nahi zuten eta, bide batez,…

Berriak Asun Olaetxeak autonomietako kontu epaitegietako buruek Madrilgo Kontu Epaitegiarekin eginiko bileran parte hartu du

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea autonomietako kontu epaitegietako buruek Madrilgo Kontu Epaitegiarekin Salamankan eginiko bileran parte hartu. Bileraren helburua zen kooridinazioa areagotzea, kasu hoentan toki administrazioan. Bi gai nagusi aztertu dituzte: Next Generation funtsen kontrola eta aurtengo fiskalizazio programa. Argazkian…

Berriak Parlamentuak Kontuen Ganberako presidentegaiak aurkezteko epea zabaldu du

Parlamentuak Kontuen Ganberako presidentegaiak aurkezteko epea zabaldu du, laster amaituko baita Asun Olaetxearen agintaldia. Beraz, gaurtik aurrera eta martxoaren 10 arte parlamentuko taldeek hautagaiak aukezteko aukera dute. Kontuen Ganberako lehendakari izateko ekonomia edo zuzenbide litzentziaduna izan behar da. Lehen bozketan gehiengo osoa…

Berriak "Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)" liburua aurkeztu da

Gaur, eguerdian, “Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)” liburuaren aurkezpena egin da Nafarroako Parlamentuan. Egilea Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbiti da.

Berriak Bihar, "Nafarroako Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)" liburua aurkeztuko dugu

Bihar, “Nafarroako Kontuen Ganbera. 40 urteko kronika” liburua aurkeztuko dugu. Aurkezpena Nafarroako Parlamentuan eginen da, eguerdiko 12etan. Bertan izanen dira Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria; eta Fermin Erbiti, liburuaren egilea.

Berriak Pandemiari buruzko gogoeta zabal bezain interesgarria

Kontuen Ganberak antolatua, Covid-19aren ondorioak aztertzeko jardunaldi bat egin da gaur goizean Iruñeko Baluarten. Hasiera pandemia lehen lerrotik bizi izan duten bi lagunen arteko elkarrizketa izan da: Carlos Artundo Osasunbidedo zuzendari nagusia eta Ignacio Lopez-goño mikrobiologo eta Nafarroako Unibertsitateko katedraduna. Nork bere…

Berriak Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektorea, Kontuen Ganberan

Nafarroako Unibertsitateko errektorea Kontuen Ganberan izan da gaur bisitan. Maria Irabururi etxea erakusteaz gain, erandearen zereginak ere azaldu dizkiogu. Azkenik, prestakuntza aretoko argazki-erakusketa ikusi du. Bertan daude bilduak, besteak beste, Nafarroako Unibertsitatea gure egoitzan egon zeneko argazkiak. Argaki horiek biltzen dituen…

Informes Administrazio elektronikoaren ezarpena 8.000 eta 20.000 biztanle bitarteko Nafarroako udaletan

Azken urteotan onarturiko araudiaren helburua da toki administrazioa digitalizatzea, eta tramitazio elektronikoa ohiko kudeaketa bide bihurtzea. Norabide horretan eginiko azken urratsa 2021eko martxoko errege-dekretu bat da. Sektore publikoaren jardun eta funtzionamendu-arautegia onartu zuen bitarteko elektronikoen bidez.

(417 KB)
Berriak Estatuko kontu epaitegiek koordinaturik eginen dute Next Generation funtsen fiskalizazioa

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Garganta de la Olla (Caceres) herrian elkartu dira gaur. Kontuen Ganberaren izenean, Asun Olaetxea lehendakaria izan da bertan. Bileran Next Generation funtsen fiskalizazioaz mintzatu dira, besteak beste. Erabaki nagusia honakoa da: funtse horien fiskalizazioa koordinaturik eginen dute. Lana datozen…

Antesala despacho presidencia