Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Kontu epaitegietako buruak, koronabirusaren eragina aztertzeko prest

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariek bilera bat egin dute gaur, koronabirusak kontrol erakundeetan izan duen eragina aztertzeko. Kontrol erakundeetako teknikariek lanean segitu dute, etxetik. Osasun krisiak administrazioen kontuetan eragin handia izanen duela azpimarratu dute. Kontrol erakundeak hori guztia aztertzeko prest daude. Horrez gain…

Berriak Asun Olaetxeak, etzi, toki sektoreari buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da etzi, ekainak 3, toki sektoreari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia goizeko 9:15ean dago iragarrita, Parlamentuko osoko bilkuren aretoan, osasun agintariek covid-19ari aurre egiteko emaniko aholkuak betetzeko.

Berriak Kontuen Ganbera, berriro zabalik

Koronabirusak sorturiko krisiaren ondorioz, Kontuen Ganberako guztiok lanetik aritu gara lanean azken bi hilabeteotan, osasun agintarien aginduak betez. Gaurtik etxeko atea zabalik dago, nahi duten teknikariek hemen lan egin dezaten. Besteek etxetik segituko dute, esku artean ditugun txostenak landuz.  

Informes Nafarroako Erdialdearen Garapenerako Partzuergoa (2018)

Kontuen Ganberak Nafarroako Erdi Aldearen Garapenerako Partzuergoaren 2018ko kontuak aztertu ditu. 1996an sortu zen udal erakundea, eskualdearen garapenaren alde egiteko inguruko enpresa eta gizarte-taldeen laguntzaz. 34 udalerrik osatzen dute, 40.000 biztanle guztira.

(474 KB)
Informes Burlatako Udala (2018)

Burlata bi kilometro koadroko herria da, 19.000 biztanlekoa. Udala hamaika arlotan dago antolaturik, alkatetza barne. Bi erakunde autonomo eta hiru sozietate publiko ditu. Kultura eta festa patronatua, eta Kirol patronatua dira lehenak. Sozietateak, berriz, hirigintza arloko SUMB, S.L., haur eskola kudeatzen duen Bizkarmendia eta Erripagaña S.L.,…

(505 KB)
Berriak Kontuen Ganberako profesionalek etxean segitzen dute lanean

Kontuen Ganberak etxe ederra dauka Iruñeko Ansoleaga karrikan. Egunotan, ordea, itxi egin dugu, langile guztiek etxetik lan egin dezaten. Horren helburua da, noski, alarma egoerak aginduriko itxialdia betetzea. Espero dezagun ahalik eta azkarren egoera hobetu eta gure egokitzara bueltatzeko moduan izanen garela.

Berriak ANFASeko talde batek Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu du

ANFASeko taldeek gure egoitza bisitatu du gaur goizean. Ansoleaga karrikako etxea ezagutu nahi zuten, eta hemen egiten den lanaren berri ere jaso. Barneko patioa ikusi ondoren, goiko solairu nagusira ere joan dira. Eraikinean XIX. mendera arte egin ziren txanponetako batzuk ere ikuski dute. Bisita amaitu aurretik, argazkia egin diegu barneko…

Berriak Iruñeko Arturo Campion euskaltegiko talde bat, bisitan Kontuen Ganberan

Iruñeko Arturo Campion euskaltegiko ikasle talde bat bisitan izan da gaur Kontuen Ganberan. Bisitaren helburua bikoitza zen: etxea ikustea eta erakundeak egiten duen lanaren berri jasotzea. Egoitzaz hitz egin diegu hasieran, XIII. mendeko eraikinaren garrantziaz eta etxe honetatik pasatu diren bestelako instituzioez ere. Ondoren, Kontuen…

Berriak "Orduko aditzaileak oraingo auditoreak" komikiaren aurkezpena

Orduko aditzaileak oraingo auditoreak komikia aurkeztu dugu gaur Kontuen Ganberan. Cesar Orozek eginiko lanaren helburua da gure egoitzara bisitan etortzen diren gazteei ematea, bisitaren osagarri. Komikian bilduriko testu eta marrazkiek Kontuen Ganberaren historiaren, gaur egungo egoeraren eta egoitzaren berri ematen dute, zuzen eta egoki,…

Informes Castejongo Udala (2018)

Nafarroako Kontuen Ganberak Castejongo Udalaren 2018ko kontuei buruzko txostena kaleratu du. Castejon 4.109 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, erakunde autonomoa dago: Musika Eskola. Udalak 75 langile ditu, Musika Eskolak 11. Duela bi urte, Castejongo Udalak 5,9 milioi gastatu zituen.Diru-sarrerak handixeagoak izan ziren: 6,2 milioi.  

(462 KB)

Antesala despacho presidencia