Skip to main content

ASOCEX

Estatuko kontu epaitegi guztiek heldu den urteko helburuez hitz egin dute

Argitalpen data

Kontu auzitegi autonomietako ordezkariak Estatuko Kontuen Auzitegiko presidente Enriqueta Chicanorekin elkartu dira gaur arratsaldean. Bileraren helburua da erakunde bakoitza aurten egiten ari den lanaren berri ematea eta, batez ere, heldu den urteko helburuez hitz egitea. Kontuen Ganberaren izenean  Ignacio Cabezak hartu du parte. Bilera amaituta, Enriqueta Chicanok kontrol erakundeek komunikazioaren aldeko apustua egin behar dutela adierazi du. Haren hitzetan, "oso garrantzitsua da biztanleriarengana heltzea, gure lanaren berri emateko".   

Argazkian, Ignacio Cabeza eta Herri-Kontuen Eskal Epaitegiko lehendakari Ana Helguera gaurko bileran.