Argitalpen data
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak diru publikoaren kontrola eta ustelkeriaren aurkako borroka aztergai dituen kongresu batean parte hartu du. Salamankako Unibertsitatea eta Brasilgo Rui Barbosa Institutua dira kongresuaren antolatzaileak. Ekimenaren helburua da diru publikoaren kontrolaz eta ustelkeriaz gogoeta egitea, bereziki kontrol erakundeek ustelkeriaren aurkako borrokan egin dezaketen lanaren nondik norakoak zehaztea.
Irudian, Ignacio Cabeza gaur goizeko hitzaldian.