Fermin Erbitik "Kontuen Ganbera: Iruñeko etxe zaharrenaren eta ingurukoen istorioak" liburua aurkeztu du. Helio Robleda presidenteak eta Luis Ordoki idazkariak lagundurik, Kontuen Ganberako Komunikazio arduradunak liburuaren nondik-norakoak azaldu dizkie bertan bilduriko gonbidatu eta kazetariei. Erbitik azaldu duenez, Kontuen Ganberaren egoitza balio handiko eraikina da. Batetik, hiriko etxe gotiko bakarra delako: eta, bestetik, istorio oso interesgarriak gordetzen dituelako. Izan ere, Kontuen Ganberaren eta Diru-etxearen egoitza izateaz gain, beste erakunde asko pasatu dira bertatik: Monumentuen Batzordea, Euskara Elkargoa, lehenbiziko museoa, Vianako Printzea erakundea, Euskararen Akademia, Nafarroako Unibertsitatea, Foruzaintza... Istorio horiek azaltzea da liburuaren helburua. Argazki interesgarriak biltzen dituen liburuak, halaber, inguruko karriketako kontuak ere jasotzen ditu.
Irudian, idazlea Kontuen Ganberako presidente Helio Robledarekin eta bizirik dauden bi presidente-ohiekin: Patxi Tuñon eta Luis Muñoz Garde.
Argitalpen data