Argitalpen data
Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea, Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, 2011ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Ekitaldian gastu zein diru-sarrerak %8 gutxitu ziren. Urte amaierako zorra 1.917 milioikoa zen. Txostenaren datu eta konklusio nagusiak aztertu ondoren, parlamentarioen galderei erantzun die, horien artean enpresa publikoen egoeraz, ondasun-zerrendez eta zerbitzu publikoen kostuez.