Skip to main content

Ignacio Cabezak Gizain fundazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Eskubide Sozialetako Batrordearen aitzinean agertu da, berriki argitaraturiko txosten baten berri emateko: Gizain Fundazioari buruzkoa.

Cabezak gogoratu duenez, Gizain 2019an sortu zen, ordu arte entitate pribatuek kudeatzen zituzten zerbitzu batzuk bere gain hartzeko: Lizarra eta Tuterako gizarte zentroak hartu zituen, eta 2022an Tafallan sorturikoa ere; babesik gabeko haur eta nerabeak hartzeko zentroak; familien baloraziorako zerbitzua; eta gazte justiziaren eguneko zentroa.

Zentro horietan lanean ari ziren langileak Fundazioak hartu zituen. Behin fundazioko langile bihurturik, guztien lan-baldintzak batu egin ziren. Guztira 75 langile dira. 2019tik 2022ra, Foru Administrazioak hamar milioi gastatu ditu fundazioan. Gizainen kontuak urtero ikuskatu dira, beti aldeko iritziarekin.

Ignacio Cabezak emaniko datuen arabera, langileriaren gastua %15 eta %13 handitu da 2020an eta 2021ean aurrekoarekin alderatuz. Dena den, langileen hitzarmen kolektiboan onarturiko soldata igoera kontuan hartuz, aldea %3,4 besterik ez da.

Cabezaren azalpenak entzun ondotik, parlamentari taldeetako eledunek hitz egin dute. Navarra Sumako Marta Alvarezen ustez, zueneko kudeaketa ez da aurrekoa baino eraginkorragoa. Haren ustez, fundazioa “arrazoi ideologiko”engatik sortu zen.

PSNko Nuria Medinak  erronka bota dio Alvarezi. “Ausarta izan eta esan langileei 24.000 eurotik behera kobratu behar dutela”.

Geroa Baiko Isabel Aranburuk fundazioa sortzeko erabakia defendatu du, “helburua zerbitzuaren kalitatea hobetzea zelako”.

EH Bilduko Patri Peralesek Navarra Sumaren aurka egin du. “Zuen kudeaketa sistemak langileriaren lan-baldintzak prekarizatu egiten dituzte”.

Mikel Builek zerbitzu horiek Administrazioak zuzenean kudeatu beharrekoak direla adierazi du. Eskuinak zerbitzu publikoak pribatizatzeko erakusten duen tema ere salatu du.

Azkenik, Marisa de Simonek kostuen jaitsieraren eta prekarizazioaren arteko harreman zuzena azpimarratu du. Zerbitzuen kalitatea neurtzeko adierazle-sistema bat ere eskatu du.