Kontue Epaitegiaren eta autonomietako kontrol erakundeen arteko batzordearen bilera egin zen atzo, Santanderren. Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakariak parte hartu zuen.
Bileran etxebizitza babestuari buruzko fiskalizatze-lana aztertu zen. Helburua da etxebizitzaren eskubidea bermatzeko gobernuak egiten ari direna aztertzea. Nork bere esparruan eginen du lana, ondoren estatu mailako ikuspegi orokorra eskaintzeko.
Bestalde, Kontue Epaitegiko autonomia-erkidegoetako departamentu buru Padua Ortiz de Mendívilelek Ret@n izeneko sistema informatikoaren berri eman zuen. Kontue epaitegi propiorik gabeko autonomiek horren bitartez bildatzen dizkiote kontuak Konteu Epaitegiari.
Irudian, kontu epaitegietako ordezkariak bilera amaituta, Sardinero hondartzaren aitzinean.
