Argitalpen data
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Zaragozako Unibertsitateak antolaturiko Despopulazioari buruzko III. Kongresuan parte hartu du. Atzo hasi eta bihar amaituko den kongresuan despopulazioa aztertzen ari da,hainbat ikuspegitatik, hainbat adituren testigantzarekin.
Ignacio Cabezak atzo parte hartu zuen, despopulazioaren aurkako neurriak aztertu dituzten beste bi lagunekin: Galiziako Consello de Contaseko Simón Rego Vilar, eta Aragoiko Kontuen Ganberako Isabel Linares Muñagorri.Cabezak Kontuen Ganberak gai horretaz iaz egin zuen txostena izan zuen hizpide. Txostenak despopulazio arriskua duten herrien zerrenda emateaz gain, Foru Administrazioak horren aurka hartzen ari den neurriak ere aztertu zituen.
