Skip to main content

ASOCEX

"Lizitazioa publikoa eta lehia askea"ri buruzko jardunaldia, datorren ostiralean, Medikuen Ikastetxean

Argitalpen data

"Lizitazio publikoa eta lehia askea" gaiari buruzko jardunaldia Iruñeko Medikuen Ikastetxean (Nafarroa Beherea etorbidea, 47) eginen da, heldu den ostiralean, goizeko 9etan hasita. Printzipioz Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuaren egoitzan zen egitekoa, baina uste baino jende gehiagok izena eman du eta, beraz, toki zabalagoa bilatu behar izan dugu.

Jardunaldiak bi hitzaldi nagusi izanen ditu. Lehena Merkatu eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko zuzendari Susana Campuzanoren eskutik. Gaia: "Hornikuntza publikoa eta lehia librea". Bigarrena aipaturiko batzordeko zuzendari orde Sergio Sinovasek eskainiko du "Lizitazio publikoen manipulazioa" gaiaz. Gobernuko Kontsumo zerbitzu buru Cesar Manuel Lopezek sarrera-hitzaldi laburra eginen du, Nafarroako Gobernuak enpresen arteko lehia bermatzeko egiten duena azaltzeko.

Jardunaldiaren aurkezpena Manu Ayerdi Gobernuko lehendakari ordeak eginen du, eta amaierako hitzaldia Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak.