Argitalpen data
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak heldu den urteko lan-programa aurkeztu du gaur Parlamentuan, Mahaiaren eta eledunen Batzordearen bileran. Kontuen Ganberak 22 txosten eginen ditu. Urteko kontu orokorrei buruzkoaz gain, Parlamentua, Arartekoa eta NUP fiskalizatuko ditu. Horrez gain, etxebizitza babestuaren kudeaketa, eskola-garraioa eta Sodenak Sunsundeguiri eginiko diru-ekarpenak aztertuko ditu.
Iruñeko Udalaren kontuez gain, kontratuen publizitate eta gardentasunari buruzko lan bat eginen du. Udal arloan ere, 2.000 eta 3.000 biztanle arteko udalen kontratazioa aztertuko du.