Skip to main content

Berriak

Vitor Manuel Silva Caldeira, Mariano Zufia sariduna.
Vitor Manuel Silva Caldeira, Mariano Zufía saridun

Vitor Manuel Silva Caldeirari eman diote aurtengo Mariano Zufia saria. Sariaren helburua da diru publikoaren eta auditoretzaren aldeko lana egin duen pertsona baten ibilbidea nabarmentzea. Fiasep Fundazioak ematen du, bi urtean behin. 

2008an sorturiko sariak Kontuen Ganberako lehen presidentearen izena darama. Mariano Zufia 1981ean izendatu zuten Kontuen Ganberako lehendakari. Kontuen Ganbera Estatuko lehen kontrol erakunde autonomikoa izan zen.  

Ignacio Cabeza, unibertsitate publikoen kudeaketan "aldaketa ausartak" egitearen alde

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza unibertsitate publikoen auditoretzari buruzko jardunaldi batean hitz egin du. Jardunaldian G-9 taldeko gizarte kontseiluetako ordezkariek parte hartu dute.

Maskaren erosketa
Kontuen Ganberak Sodenak eta CEN-ek maskarak erosteko kontratua ikertuko du

Kontuen Ganberak Sodenak eta Nafarroako Enpresarien Elkarteak maskarak erosteko sinatu zuten kontratua ikertu eta gaiaz txosten bat eginen du. Gobernuko Kontu-artzaietzak kontratuaz egin duen txostenaren arabera, operazioak galera ekonomiko handia ekar liezaioke sozietate publikoari. Txostena ezagutu ondoren, Sodenako kontseiluak Pilar Irigoyen zuzendari-kudeatzailea kargutik kentzea erabaki zuen.

Hurrengo txostenak: enplegua bultzatzeko diru-laguntzak, hondakinen kudeaketa eta behar berezietako irakaskuntzaren egoera

Kontuen Ganbera udako oporretatik bueltan ezagutaraziko dituen hiru txostenekin ari da lanean. Batetik, Gobernuak enplegua bultzatzeko ematen dituen diru-laguntzei buruzkoa. Hondakinen kudeaketa ere aztertzen ari gara eta, azkenik, irakaskuntzari lotutako bat: behar bereziak dituzten ikasleen egoera. Txostenak irailean ezagutaraziko dira.

Ignacio Cabeza, Kontabilitate eta auditoretza publikoaren esku-liburuaren egileetakoa

Espainiako ekonomilarien kontseilu orokorrak Kontabilitate eta auditoretza publikoaren esku-liburua argitaratu berria du. Talde lanaren bidez eginiko liburua da. Izan ere, aditu batzuk elkartu dituzte nork bere arloari buruzko testua egin zezan. Horien artean dago Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria. Cabeza auditoretzari buruzko testuaren egilea da.

 Emilio Ontiveros ekonomialaria
Emilio Ontiveros ekonomialari ospetsua hil da

Emilio Ontiveros ekonomialari ospetsua hil da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritoa, ekonomia eta finantza kontuen aholkularitzan dabilen Afi enpresa sortu eta hil arte zuzendu du.

Vicente Madoz, Kontuen Ganberako topaketetan protagonista

Vicente Madoz psikiatrak Kontuen Ganberako topaketetan parte hartu du. Ekimenaren helburua da gizarte, politika, ekonomia eta kultur arloko pertsonaiak gure egoitzara ekartzea. Madoz duela bi urteko martxoan gonbidatu genuen, pandemiak bete-betean harrapatu gintuen astean. Madoz bera izan da ekimena berreskuratzeko antolatu dugun saioaren protagonista.

Madozek haren bizitzaz, psikiatrian izan duen esperientziaz eta hainbat arlotan duen konpromiso sozialaz hitz egin digu. Gogoratzekoa da, alde horretatik, Medicus Mundi eta Nafar Ateneoko presidente izan dela.

Emilio Flamarique Ignacio Cabezari ziurtagiria ematen.
Kontuen Ganbera, segurtasun eskema nazionala lortu duen Estatuko lehen kontu epaitegia

Nafarroako Kontuen Ganberak segurtasun eskema nazionalaren ziurtagiria jaso du. Ziurtagiriak administrazio digitalaren segurtasuna bermatzen du.  Haren helburu nagusia da biztanleriaren eta administrazioaren arteko harreman digitaletan konfiantza sortzea.

Kontuen Ganbera da ziurtagiria jaso duen Estatuko lehen kontu epaitegia da.

Kontu Epaitegietako ordezkarien bilera, Europatik ekarritako diru-funtsaren kontrolaz mintzatzeko

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Alcalako Unibertsitatean elkartu dira gaur goizean, Europak pandemiari aurre egiteko emanen duen diru-funtsaren kontrola aztertzeko. Bertan izan da, Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakaria. Kontu Epaitegiko lehendakari Enriqueta Chicano presidentea eta Fiskalizazio arloko buru Maria Dolores Genaro ere bertan izan dira, Estatuko autonomietako kontu epaitegietako ordezkairekin batera. Bilera amaiturik, Kontu Epaitegiaren legearen 40.urteurreneko ekialdia egin da.

Los dos auditores navarros, con los representantes del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas
Bi kontu-ikuskari nafar, Herri Kontuen Euskal Epaitegian hizlari

Karen Moreno eta Miguel Angel Aurrekoetxea, Kontuen Ganberako kontu-ikuskariak, Gasteizen izan dira gaur, bertako Herri Kontuen Euskal Epaitegiko teknikariei prestakuntza saioa bat emateko. Saioaren helburua zen auditoretzako irizpide eta arauez hitz egitea, horiek ikuskaritza-gidetan nola txertatzen diren azalduz.