Skip to main content

Vicente Madoz, Kontuen Ganberako topaketetan protagonista

Argitalpen data

Vicente Madoz psikiatrak Kontuen Ganberako topaketetan parte hartu du. Ekimenaren helburua da gizarte, politika, ekonomia eta kultur arloko pertsonaiak gure egoitzara ekartzea. Madoz duela bi urteko martxoan gonbidatu genuen, pandemiak bete-betean harrapatu gintuen astean. Madoz bera izan da ekimena berreskuratzeko antolatu dugun saioaren protagonista.

Madozek haren bizitzaz, psikiatrian izan duen esperientziaz eta hainbat arlotan duen konpromiso sozialaz hitz egin digu. Gogoratzekoa da, alde horretatik, Medicus Mundi eta Nafar Ateneoko presidente izan dela.

Solasaldia amaiturik, Ganberako profesional batzuen galderei erantzun die, bereziki gurasoen eta nerabeen arteko harremanetan sortzen diren arazoez.

Irakurle amorratua izanik, bisita eskertzeko balio handiko opari xumea egin diogu: bi liburu. Bata, "Las preguntas siguen", Paidos argitaletxeak 75. urteurrenean argitaratu zuen liburu interesgarria. Bestea, Edgar Morinen "Lecciones de un siglo de vida".